93. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts (txanda irekiko bi eta igoera txandako bat) oposizio bidez betetzekoa, 2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, maiatzaren 15ean. Izendapen proposamena.

Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariaren 2015eko maiatzaren 4ko Ebazpenaren bidez, Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts, bi txanda irekikoak eta bat igoera txandakoa, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2015eko 93. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, eta 2015eko 58. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 15ekoan, argitaratu zen. Deialdia bukatuta, eta haren 7.2 arauan ezarritakoari jarraikiz, epaimahaiak ondoko erabaki hauek jakinarazten ditu:

Lehena.–Nafarroako Kontuen Ganberaren zerbitzuko auditoriako teknikari izateko hiru lanpostu huts, bi txanda irekikoak eta bat igoera txandakoa, betetzeko oposizioa gainditu dutenen zerrendak onestea. Hona hemen:

1.–Navarro Pérez, Saioa: 72,11 puntu.

2.–Sarasa Amatriain, Nuria: 67,04 puntu.

3.–Sabalza Navallas, Marta: 60,95 puntu.

4.–Ayesta Zardoya, Edurne 57,38 puntu.

5.–Landivar Roque, Irantzu: 51,49 puntu.

Bigarrena.–Igoera txandako lanpostua bete gabe gelditu denez, epaimahaiak erabaki du txanda irekiko lanpostuei gehitzea.

Hirugarrena.–Deialdiaren 7.2. oinarrian aurreikusitakoa betetzeko, Nafarroako Kontuen Ganberako lehendakariari igorri zaio auditoriako teknikariaren lanposturako izendapen proposamena, puntuaziorik handiena lortu duten izangaiena; honako hauek:

1.–Navarro Pérez, Saioa: 72,11 puntu.

2.–Sarasa Amatriain, Nuria: 67,04 puntu.

3.–Sabalza Navallas, Marta: 60,95 puntu.

Argitara ematen da aipatutako arauan ezarritakoarekin bat.

Iruñean, 2016ko maiatzaren 3an.–Epaimahaiburua, Karen Moreno Orduña.

Iragarkiaren kodea: F1605555