88. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 9a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDIA MANKOMUNITATEA

2016ko ekitaldi ekonomikoko aurrekontu orokor eta bakarra,
eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespena

Andia Mankomunitateko batzarrak, 2016ko urtarrilaren 27ko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Abartzuzan, 2016ko apirilaren 31n.–Mankomunitateko burua, Ana Goretti Ochandorena Núñez.

Iragarkiaren kodea: L1605159