85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNANU

Auzolan arautzen duen ordenantzaren aldaketa.
Hasierako onespena

Unanuko Kontzejuak, 2016ko apirilaren 17an egin osoko bilkuran, erregelamenduzko quoruma izanik eta bertan zirenak bat etorririk, hasiera batean onetsi zuen Auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erabakia jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Kontzejuaren iragarki oholean argitaratu ondoan, bizilagun eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Unanun, 2016ko apirilaren 25ean.–Kontzejuko burua, Javier Mozo Lizarraga.

Iragarkiaren kodea: L1604979