85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

2016. urteko lehen seihilekoko zergak eta tasak

Honen bitartez, interesdun guztiei aditzera ematen zaie hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa, pasabideen tasa eta errodatzekoa (2016ko lehen seihilekokoak) kobratzeko borondatezko epea 2016ko maiatzaren 2an hasi eta ekainaren 3an bukatuko dela.

Helbideratu gabeko ordainagiriak udal bulegoetan ordaindu beharko dira edo Ribaforadan dauden bankuen sukurtsaletako edozeinetan.

Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2016ko ekainaren 3an.

Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ribaforadan, 2016ko apirilaren 28an.–Alkate udalburua, Jesús M.ª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1605160