85. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 4a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARAIOA

Plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da 2016ko plantilla organikoa, eranskinean zehazten baita.

Hasierako onespenaren erabakia 2016ko 55. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, martxoaren 21ean.

Garaioan, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkatea, José Javier Eransus Elizagaray.

ERANSKINA

2016KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuaren izena: Idazkaria. Araubide juridikoa: administrazio-kontratua (bitarteko gisa). Maila: A. Sarbidea: oposizioa. Lanpostuko osagarria: %28,23. Lanaldi mota: partziala. Aribeko eta Hiriberri Aezkoako Udalekin partekatua (herri burua: Garaioako Udala).

ENPLEGATUEN IZENEN ZERRENDA 2015EKO ABENDUAREN 31n

Izen-deiturak: Luis de Potestad Tellechea. Araubide juridikoa: A.K. Maila edo taldea: A. Lanpostua: Idazkaria. Administrazio egoera: jardunean.

Iragarkiaren kodea: L1605016