84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 12E/2016 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez 2016an Nafarroan enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko ekitaldiak, jaialdiak eta/edo lehiaketak egiteko diru-laguntzak onetsi dira.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303914.

Nafarroan enpresa eta profesionalek antolatuta, arte eszenikoen eta musikaren arloko ekitaldiak, jaialdiak eta/edo lehiaketak egiteko diru-laguntzak.

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiaren xedea da diru-laguntzak emateko deialdia onestea, enpresa eta profesionalek antolatutako arte eszenikoen eta musikaren arloko ekitaldiak, jaialdiak eta/edo lehiaketak egiteko laguntzak arautzea, betiere Nafarroako Foru Komunitatean egiten badira eta Kultur Ekintza Zerbitzuari dagozkion eskumenen barruan.

1.2. Ekitaldiak, jaialdiak eta lehiaketak dira Nafarroan arte eszenikoen eta musikaren arloko ekoizpenak sustatu eta hedatzeko asmoz egiten diren agerraldi, erakusketa eta, oro har, antzeko ospakizun guztiak.

1.3. Ekitaldiak, jaialdiak eta lehiaketak 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 9ra bitarte egin beharko dira, eta izaera eta eduki kultural eta/edo artistikoa izan beharko dute.

1.4. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bateko proposamen bat baino ezin izanen du aurkeztu.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1604707: