84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 11E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdia onetsi da, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303862.

Nafarroako udaletarako diru-laguntzak, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko.

1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

1.1. Diru-laguntzen xedea arte eszenikoen eta musikaren arloko talde profesionalen programazioari laguntzea da, Foru Komunitateko udalen titularitatekoak diren barruko agertokietan.

1.2. 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era, biak barne, egiten diren arte eszenikoetako eta musikaren arloko ikuskizun profesionalen programazioa du xede deialdi honek.

1.3. Deialdi honen ondorioetarako, arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalak hauek dira: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen sekzio hauetan sartutako jardueran aritzen diren enpresak eta profesionalak:

–Lehen sekzioan sartutakoak (enpresa jarduerak), 96. multzoa, 965. eta 983. taldeak, eta 99. multzoa.

–Bigarren sekzioan sartutakoak (jarduera profesionalak), 85. multzoa, 853. taldea.

–Hirugarren sekzioan sartutakoak (jarduera artistikoak), 01., 02. eta 03. multzoak.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1604613