4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 3. EPAITEGIA
Zitazio ediktua. Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har,
206/2016 prozedura
M.ª Lourdes García Ruiz andrea, Iruñeko Lan arloko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 0000206/2016 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Juan Ramón Simón Simóni zitazioa egiteko balio izan dezan, honako zedula hau egiten da judiziora ager dadin 2016ko maiatzaren 18ko 11:30ean, 103 judizio aretoan (1. solairua). Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2016ko apirilaren 20an.–Justizia Administrazioaren letradua, M.ª Lourdes García Ruiz.
Iragarkiaren kodea: J1604859