84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Udalaren herrilurretako lurzati bat (10. poligonoko 2. lurzatia)
aldi baterako okupatzeko eta haren erabilera lagatzeko espedientea, Urbasako iturritik datorren urez hornitzeko
hodia bideratzeko xedez. Hasierako onespena

Olaztiko Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen aho batez, han ziren Udalbatzako kideek bat etorrita:

Ikusirik espedienteko agiriak Olaztiko 10. poligonoko 2. lurzatiari dagokion herrilurretako lurzatia aldi baterako okupatzeko eta haren erabilera lagatzeko, Urbasako iturritik datorren urez hornitzeko hodia Olaztiko ontzi erregulatzailera bideratzeko xedez.

Kontuan hartuz ur horniduraren sarea kudeatzen duen entitatea den Sakanako Mankomunitatearen txostena, Udalaren arkitekto aholkulariak emandako txostena, Udal Idazkaritzaren txosten juridikoa, baldintzen agiria, ziurtagiriak, etab.

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoa.

ERABAKI DA:

Lehena.–Hasiera batez onestea espedientea eta tramitatzeko behar diren jarduketa guztiak egitea, arestian aipatu araudian ezarritakoarekin bat.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea gutxienez hamabost egunez, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik, interesdunek egoki jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. Epe hori amaitutakoan, erreklamaziorik ez badago, espedientea behin betiko onetsiko da eta Nafarroako Gobernuari igorriko zaio onets dezan.

Hirugarrena.–Espediente hau Sakanako Mankomunitateari igortzea.

Olaztin, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Gurutze Rodríguez Armendariz.

Iragarkiaren kodea: L1604886