84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.2 exekuzio unitatearen udal aprobetxamendua dirutan ordaintzeko hirigintza hitzarmenean. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko apirilaren 12an egin bilkuran, hau erabaki zuen:

1. Behin betikoz onestea Zuluetako 6. eremuko U.E. 6.2 exekuzio unitatearen udal aprobetxamendua dirutan ordaintzeko hirigintza hitzarmenaren aldaketa, Inamay Enterprise SLk sustatua.

2. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 24. artikuluan eta ondokoetan xedatutakoari jarraikiz.

3. Erabaki hau sustatzaileari eta Iruñerriko Mankomunitateari jakinaraztea.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1604903