84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELO

1, 2, 3 eta 4. aldaketak 2015eko aurrekontuan.
Hasierako onespena

Eloko Udalak, 2016ko apirilaren 13an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 1, 2, 3 eta 4. aldaketak 2015ko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu bereziak sartzeko.

Jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuan egin aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Elon, 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Izaskun Zozaya Yunta.

Iragarkiaren kodea: L1604916