84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LOS ARCOS

Aurrekontu orokor eta bakarreko 2/2015 aldaketa.
Hasierako onespena

Los Arcosko Udalak, 2015eko apirilaren 4an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2. aldaketa 2015eko aurrekontu orokor eta bakarrean.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Los Arcosen, 2016ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Javier Chasco Abaigar.

Iragarkiaren kodea: L1604879