84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

11E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 8koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdia onesten duena, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aurkeztu du txostena, non proposatzen baita Nafarroako udalei, 2016an udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko, diru-laguntzak emateko deialdia eta deialdiaren oinarri arautzaileak onestea, 451.000,00 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta, kontuan harturik gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen helburua, baldintzak eta betebeharrak betetzen direla, eta kontuan harturik, halaber, espedientean kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko.

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzen dira; hala ere, aldaketak egiten ahalko dira, jasotako eskaerak kontuan harturik:

AURREKONTUKO KONTU-SAILA

RCSA
kod.

EKITALDIA

ZENBATEKOA

A20002-A2510-4609-334100: Udaletako kultur ekintzetarako laguntzak

2016

451.000,00

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

6. Foru agindu honen kontra administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, argitaratu eta bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ERANSKINA

Nafarroako udalei diru-laguntzak emateko deialdia onestea, 2016an Foru Komunitateko udal agertokietan arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalen programazioa bultzatzeko

1. Diru-laguntzen xedea eta helburua.

1.1. Diru-laguntzen xedea arte eszenikoen eta musikaren arloko talde profesionalen programazioari laguntzea da, Foru Komunitateko udalen titularitatekoak diren barruko agertokietan.

1.2. 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era, biak barne, egiten diren arte eszenikoetako eta musikaren arloko ikuskizun profesionalen programazioa du xede deialdi honek.

1.3. Deialdi honen ondorioetarako, arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalak hauek dira: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen sekzio hauetan sartutako jardueran aritzen diren enpresak eta profesionalak:

–Lehen sekzioan sartutakoak (enpresa jarduerak), 96. multzoa, 965. eta 983. taldeak, eta 99. multzoa.

–Bigarren sekzioan sartutakoak (jarduera profesionalak), 85. multzoa, 853. taldea.

–Hirugarren sekzioan sartutakoak (jarduera artistikoak), 01, 02 eta 03 multzoak.

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.2. Bi baldintza hauetako bat betetzea:

a) Nafarroako Antzokien Sarea elkarteko agertoki baten titularra Nafarroako udal bat izatea.

b) Nafarroako udal bat titular duen agertokiak II. eta III. eranskinetan jasotako baldintzak betetzea. Baldintza horiek udaleko idazkariaren ziurtagiriaren bidez eta alkatearen oniritziaren bidez frogatu behar dira.

2.3. Aurrekoez gain, udalek beren agertokiak zuzenean kudeatzeko erabiltzen dituzten erakunde edo entitateak onuradunak izaten ahal dira.

2.4. Nafarroako Gobernuaren 2016ko aurrekontuetan kontu-sail izenduna duten agertokien erakunde edo entitate kudeatzaileak ez dira sartuko deialdian.

3. Deialdiaren diru kopurua eta laguntzen zenbatekoa.

3.1. Deialdiaren zenbatekoa 451.000 eurokoa izanen da.

3.2. Diru-laguntzaren portzentajea, gehienez, onartutako aurrekontuan jasota dauden eta diru-laguntza jaso dezaketen gastuen %80 izanen da.

Laguntzak, proportzioaren arabera eta berdintasunez banatuko dira onuradunen artean, eskaeren baremazioan lortzen duten puntuazioaren arabera, IV. eranskinean ezarritako irizpideei jarraituz. Horretarako, udalerri bakoitzari dagokion diru-laguntza zehazteko, baremoan lortzen diren puntu guztiak batuko dira eta puntu bakoitzari ematen zaion balioaz biderkatuko dira. Puntu baten balioa lortzen da deialdian baimendutako gastua (451.000 €) barematutako udal guztien puntu kopuruaren artean zatituta.

4. Eskaeren aurkezpena eta eskatutako agiriak.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat eta bertan aipatzen diren agiriak erantsita, Kultura, Turismo eta Gazteria Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentukoaz beste erregistro batean aurkezten bada, gomendatzen da deialdi honetako agiriak aurkeztu direla jakinaraztea, helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: difusion@navarra.es.

4.2. Eskabide eredua eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

4.3. Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

4.4. Diru-laguntza eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 71. artikuluan ezarritako baldintzetakoren bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko dokumentuak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, aldez aurretik ebazpena emanda, lege beraren 42. artikuluan ezarritako moduan.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Diruz lagun daitekeen gastutzat joko da, soilik, arte eszenikoetako profesionalen ikuskizunak zuzenean edo ikuskizunen banatzaileen bidez kontratatzea agertokian programatzeko (BEZa barne), bai eta egile eskubideen kontzeptu gisa ordaindu behar den gastua ere (BEZa barne). Deialdi honen ondorioetarako, arte eszenikoen eta musikaren arloko profesionalak halakotzat hartuko dira baldin eta haien jarduera sarturik badago Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen sekzio hauetan: lehen sekzioan (enpresa jarduerak), 96. multzoa, 965. eta 983. taldeak; bigarren sekzioan (jarduera profesionalak), 85. multzoa, 853. taldea; hirugarren sekzioan (arte jarduerak), 01, 02 eta 03 multzoak.

5.2. Diru-laguntza hauen xedetik kanpo daude, berariaz, honako hauek:

a) Talde ez-profesionalen ikuskizunak kontratatzearen ondoriozko gastuak.

b) Bidai, garraio, otordu eta ostatu gastuak.

c) Ikuskizun baten osagarri gisa programatzen ahal diren ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak.

d) Herriko arte eta/edo kultur entitateen parte-hartzea duten jarduerak.

f) Toki eta materialen alokairuak, errefortzu teknikoak eta/edo laguntza langileen kontratazioa.

g) Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak diruz lagundutako edo sustatutako ikuskizunei dagozkien gastuak.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak, norgehiagokako araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Kide hauek osatuko dute batzordea:

a) Batzordeburua: Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria edo, bera izan ezean, Liburutegien edo Ondare Historikoaren Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordekideak: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua eta teknikari bat eta, horiek izan ezean, Kultur Ekintza Zerbitzuko bi teknikari.

c) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat eta, hori izan ezean, Kultura Lankidetzaren eta Berrikuntzaren Ataleko burua, hizpidearekin eta botorik gabe.

Batzorde horrek eskaeren ebaluazioa eginen du, eta haren irizpena loteslea izanen da. Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak, ebaluazio batzordeak sinatutako akta ikusita, deialdiaren gaineko ebazpen proposamena eginen du.

Kultur Ekintza Zerbitzuak eskatuta, kanpoko adituengana jotzen ahalko da, aurkeztutako eskaerak hobeki baloratzearren.

7.a. Norgehiagokako prozeduraren balorazio irizpideak.

7.1. Batzordeak kontuan hartuko ditu “IV. eranskina-Diru-laguntza banatzeko baremoa” izeneko baremoan ageri diren balorazio irizpideak. Baremoak hiru atal ditu:

A atala: Balorazio osoaren %30 da, eta toki entitate bakoitzak barruko eremuan talde profesionalen arte eszenikoei eta musikari ematen dien laguntzaren aurrekontu-eginahalari dagokio.

B atala: Balorazio osoaren %55 da, eta barruko areto batean talde profesionalen arte eszenikoen eta musikaren programazio berariazkoari buruzkoa da; arreta berezia jarriko zaie dantzari eta Nafarroako sektore profesionalari.

C atala: Balorazio osoaren %15 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.

8. Diru-laguntza emateko ebazpena.

8.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean.

Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

8.2. Diru-laguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren iragarki-oholean (Navarreria, 39, Iruña) eta Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

Gainera, eskatzaileak berak emandako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko.

Berariazko edo presuntziozko ezespenaren aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Deialdi honi buruzko jakinarazpen guztiak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratuko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako tokietako edozeinen bitartez.

9. Diruz laguntzen diren proiektuen edo jardueren interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

9.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen diren proiektu edo jarduerek (merkataritza-sozietateen bidez zuzenean kudeatutakoak izan ezik) interes soziala dute foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere.

9.2. Onuraduna toki entitatea bada, proiektu edo jardueraren berri emateko betebeharra (kultur mezenasgoaren araudian ezarritakoa) ez du bete beharko, hurrengo atalean ezarritakoa galarazi gabe.

9.3. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Diruz laguntzen diren proiektu edo jarduerek, hurrengo oinarrian ezarritakoez gain, betebehar hauek bete behar dituzte:

–11.1 oinarrian ezarritakoari jarraikiz, mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea, eta haien eragina ebaluatzea diruz lagundutako proiektuaren garapenean.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean guztira jasoko duen zenbatekoa ere.

–Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea, alegia, frogagiriak luzatzeari eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari buruzkoak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

10. Onuradunen betebeharrak.

10.1. Diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko da, erregistro telematikoaren bidez, diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, zein den kasua, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_es/Servicios/.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

10.2. Arte eszenikoen eta musikaren arloko ikuskizun profesionalen programaziorako soilik erabiliko da laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak beteko dira.

10.3. Arte eszenikoetako ikuskizun profesionalak kontratatzearen gastuak justifikatu beharko dira Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalean.

10.4. Programan, kartelean, iragarkietan nahiz edozein motatako publizitatean agerrarazi behar da jarduera Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin egin dela. Aipamen hori Nafarroako Gobernuko Argitalpen Zerbitzuaren jarraibideen arabera egin beharko da (publicaciones@navarra.es posta elektronikoaren bidez), kasu bakoitzean aurreikusitako elementuen arabera, eta jardueraren zabalkundeak iraun bitarte izanen da agerian.

Ekitaldia diru-laguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, diru-laguntza eman bezain laster aldatu, eta Nafarroako Gobernuaren laguntza eta logoa sartuko dira.

10.5. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak programa eta jarduerak gauzatzen ari direla ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

10.6. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

10.7. Jarduerei buruzko datuak diru-laguntzaren onuradunak sartu beharko ditu aldiro Nafarroako Kultur Informazioaren Sisteman (SICNA), 2016ko azaroaren 15a arte.

11. Ordainketa, eta justifikatzeko epea eta modua.

11.1. Onuradunak jarduerak gauzatu dituela frogatu ondoren ordainduko dira laguntzak. Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, %25, %50, %75 eta %100 egindakoan, hurrenez hurren. Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazio partzialetan edo bukaerako justifikazioan, 2016ko azaroaren 15ean:

a) Diruz lagundutako jardueragatik ordaindutako gastu guztien fakturen zerrenda zenbakidun eta zehatza, honakoak barne:

–Ordainketaren kontabilitate agiriaren zenbakia.

–Gastuaren kontabilizazio agiriaren zenbakia.

–Ordainketa data.

–Kontratatutako talde artistikoa eta/edo entitatea.

–Kontratatutako talde artistikoaren eta/edo entitatearen IFK.

–Ikuskizunen banaketarako kontratatutako enpresa.

–Ikuskizunen banaketarako kontratatutako enpresaren IFZ.

–Kontzeptua / jarduera / ikuskizunaren izena.

–Emanaldiaren data.

–Faktura zenbakia eta data (toki entitateei frogagiri gisa aurkezten zaizkien fakturak apirilaren 10eko 23/2013 Foru Dekretuaren arabera egin beharko dira. Dekretu horren bidez fakturazio betebeharrak arautzen dituen erregelamendua onetsi zen).

–Oinarrizko zenbatekoa, BEZa, eta osoa.

Datu hauek betetzeko, VII. eranskineko eredua erabili beharko da. Informazio hori Excel formatuan ere igorri beharko da, posta elektronikoaz, helbide honetara: difusion@navarra.es

b) Udaleko idazkariaren ziurtagiria, alkateak ontzat emana (IX. eranskina); bestela, entitateko idazkariaren ziurtagiria, entitateko kudeatzaileak edo buruak ontzat emana, datu hauek ziurtatzen dituena:

a. Diru-laguntzaren xedea den programazioa bat datorrela laguntzak emateko baremoa egiteko igorritako aurreikuspenarekin, VI. eranskineko ereduarekin bat.

b. Programatutako jarduera bakoitzaren datuak Nafarroako Kultur Informazioaren Sisteman (SICNA) sartu direla.

c. VII. eranskinean sartutako datuak egiazkoak direla ziurtatzea.

c) Inprimitutako elementuak eta publizitatekoak.

Mezenasgoaren eta babesletzaren modalitate ezberdinen bidez jasotako ekarpenak zehaztuko dira, halakorik bada, eta horiek diruz lagundutako proiektuaren garapenean izandako eragina ebaluatuko da. Orobat, babesletza-kontratuen kopia igorri beharko da, 9.3 oinarrian ezarritakoarekin bat.

Kultur Ekintza Zerbitzuak aldeko txostena eman ondoren eginen da ordainketa.

11.2. Diru-laguntzaren xedeko programarako onartu den gastu guztia justifikatu beharko da.

11.3. Eskatzaileak egindako programazioa bat ez badator Kultura Zuzendaritza Nagusia-Vianako Printzea Erakundeari laguntzak emateko baremorako igorritako programazioaren aurreikuspenarekin, hau da, egindako programazioak VI. eranskinean jasotzen duen puntuazioa programaziorako aurreikuspenak V. eranskinean jasotakoa baino txikiagoa baldin bada, puntuazio berriari dagokion behin betiko laguntza kalkulatuko da.

11.4. Eskatzaileak ez badu behar den bezala justifikatzen 2016ko programazio eszenikoa osatzen duten arte eszenikoetako profesionalen ikuskizunak kontratatzeak sortutako gastuak, laguntzaren portzentajea aplikatuko zaie behar bezala justifikatutako gastuei.

12. Beste diru-laguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

Udalak Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren edozein deialditara aurkezten ahalko dira. Dena dela, bateraezina izanen da proiektu/programa bera Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren deialdi batean baino gehiagotan aurkeztea.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 16.3 artikuluarekin bat, onuradunak jarduera bera egiteko bateragarriak diren diru-laguntza batzuk hartzen dituenean, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide bereki batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

13. Dirua itzultzea.

Onuradunak arte eszenikoetako programazioa gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatzen ahalko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutza interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

14. Arau-hausteak eta zehapenak.

14.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedatutakoa aplikatuko da.

14.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

15. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraituko zaie.

16. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Oinarri hauek aplikatzeko ematen diren egintzen aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

ERANSKINEN AURKIBIDEA

I. eranskina.–Eskabide eredua.

II. eranskina.–Agertokien baldintzak.

III. eranskina.–Diru-laguntzen deialdian parte hartzeko baldintzak, Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoak ez diren udalentzat.

IV. eranskina.–Diru-laguntza banatzeko baremoa.

V. eranskina.–Diru-laguntza banatzeko baremoko fitxa.

VI. eranskina.–Behin betiko programazioa justifikatzeko fitxa

VII. eranskina.–Diruz lagun daitekeen gastua justifikatzeko taula.

VIII. eranskina.–Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren eskabidea.

IX. eranskina: Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren justifikazioa.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua

Eskabide eredua jaitsi.

II. ERANSKINA

Agertokien baldintzak

1. Agertokiaren betebeharrak:

a) 140 eserleku edo gehiago sartzeko tokia.

b) Eszenatoki edo eremu eszeniko bat, gutxieneko neurri hauekin:

b.1) Zabalera: 7 metro. Hondoa: 5 metro. Altuera: 4,5 metro, 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraiki eta martxan dauden agertokientzat.

b.2) Zabalera: 8 metro. Hondoa: 6 metro. Altuera: 4,5 metro, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokientzat.

c) Trust-ari dagokionez:

c.1) 2007ko urtarrilaren 1a baino geroago eraikitako agertokietan, eremu eszenikoaren sabaian trust edo metalezko euskarri bat izatea, proportziozko banaketarekin, ekoizpeneko elementuen euskarri izateko. Elementu horiek dira, besteak beste: eszenografiak, ehunak eta argi eta soinu aparatuak. Trustak haga independenteen bitartez eraikita egon behar du, batzuk elektrifikatuak eta beste batzuk ez, eta ez egitura guztia batera jaistera behartzen duen armazoi baten bitartez. Gainera, eszenatokitik kanpora dagoen haga bat izan beharko da, besaulki-patioaren gainean, eta elektrifikatua, ikuskizunari aurretiko argiztapena eman ahal izateko.

c.2) 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraiki bada, agertokiak trusta izan behar du edo, bestela, metalezko euskarria edo argiztapeneko pantaila. Agertokiak eszenatokitik kanpora dagoen haga bat izan behar du, besaulki-patioaren gainean, eta elektrifikatua, ikuskizunari aurretiko argiztapena eman ahal izateko.

d) Zama-lanetarako sarbide bat:

d.1) 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen eraikitako agertokietan, eszenatokitik ahalik eta hurbilen, betiere instalazioak igogailua edo karga-jasogailua izanez gero esparru eszenikoa kalearen mailan ez badago.

d.2) Eszenatokira zuzenean iristea, eta gutxienez 2,15 metroko zabalera eta 2,15 metroko altuera izatea, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera eraikitako agertokietan.

e) Eszenatokian zurezko zorua izatea, beltzez pintatua, iltzatutako ainguraketak onartu ahal izateko nahikoa den lodierakoa.

f) Emanaldiaren egunean, jantzi eszeniko bat izatea, ganbera beltz bat sortuko duena, agertokia aforatzeko nahikoa, horren barnean izanik foro-oihala, hankak (ehunezkoak edo zur beltzezko bastidoreak) eta banbalinak.

2. Azpiegitura teknikoaren ezaugarriak:

a) Argiztapenari dagokionez:

a.1) Areto guztian potentzia igorpenen proportziozko banaketa, eszenatokiaren ondoan hargune elektrikoa egonen den tokian bildu ahal izateko.

a.2) DMX 512 seinalea igortzea kabinaren eta eszenatokiaren artean.

a.3) Korronte hargunea, gutxienez ere 40 kilowat-eko potentziarako.

b) Soinuari dagokionez:

b.1) Soinu patch bat kabinaren eta eszenatokiaren artean, 8 kanalekoa eta 2 itzuleraduna, kableatu finkoarekin, agerian egonen ez dena eta ikusle bakar batek ere uki ez dezakeena.

b.2) Oindunak diren bi mikrofono.

c) Laneko tokiei dagokienez:

c.1) Kontrolerako puntu edo kabina bat (konpartimentu iragazgaitz bat izanen duena edo agertokiko berariazko eremu bat, eszenatokia ikusteko aukera emanen duena; ikusleak ezin izanen dira bertara iritsi edo eremu hori gurutzatu). Toki hori ikuskizuneko langile teknikoen lantokia izanen da, eta argiztapeneko eta ikuskizuneko aparatuen kontrolerako izanen da (eszenatokiarekin komunikatuta egonen da). Aretoko argien kontrola ere izan behar du.

c.2) Agertokian laneko eskailera bat, bi orrikoa, egonen da, arauaren araberakoa, eremu eszenikoaren altuerarekin bat etorriko den altuerakoa.

d) Bermatuko da kontratatutako talde artistikoak argi eta soinuko behar besteko ekipamendu teknikoa izanen duela emanaldiaren egunean, antzerki, dantza edo musikako ikuskizun estandar bat denean. Ekipamendua emanaldirako kontratatzen ahalko da edo esparru eszenikoaren jabetzakoa izan.

III. ERANSKINA

Arte eszenikoen programazioa bultzatzeko deialdian parte hartzeko beharrezkoak diren baldintzak, Nafarroako Antzokien Sarea elkartekoak ez diren udalentzat

A) II. eranskinean ezarritako baldintzetarako egokia den agertoki bat izatea.

B) Kultur kudeaketako langile profesionalak izatea, agertokirako.

C) Aretoari laguntza teknikoa emateko zerbitzua izatea, bertako langileen bitartez edo enpresa espezializatu baten bitartez.

D) Diru-laguntza honen bidez programatzen diren arte eszenikoetako ikuskizun guztietan gutxieneko sarrera bat kobratzeko konpromisoaren bermea.

IV. ERANSKINA

Diru-laguntza banatzeko baremoa.

Lortutako puntuazioa Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuak udal eskatzaileei emanen dien diru-laguntza banatzeko oinarria izanen da. Baremoan ageri diren datuak 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era bitarteko epeari buruzkoak izanen dira.

Baremoak hiru atal ditu:

A atala: %30 da, eta toki entitate bakoitzak barneko eremu batean eta 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era, biak barne, talde profesionalen arte eszenikoei laguntzeko egiten duen aurrekontu-eginahalari dagokio.

B atala: %55 da, eta barruko eremu batean, eta 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era, biak barne, talde profesionalen arte eszenikoen programazio berariazkoa aurreikusteari dagokio; arreta berezia jarriko zaie dantzari eta Nafarroako sektore profesionalari.

C atala: %15 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.

–A atala. Toki entitate bakoitzak barruko eremu batean eta 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era, biak barne, talde profesionalen arte eszenikoei laguntzeko egiten duen aurrekontu-eginahala.

1.–Udalak egiten duen aurrekontu-eginahalari buruzkoa.

Barruko eremu batean arte eszenikoetarako aurreikusitako aurrekontua, honela neurtua: ikuskizun profesionalen ordainsarien gastua (BEZa barne) + egile eskubideen kontzeptuko gastuak (BEZa barne), 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era bitarte, biak barne. Ez da aurreikusten atal honetan hamarrenik erabiltzea. 30 puntu gehienez.

–5.000 biztanle arteko udalerriak:

  • 4 puntu 6.000 euroko, lehenbiziko 60.000 euroak arte.

–5.001 biztanletik 10.000 biztanle arteko udalerriak:

  • 3 puntu 6.000 euroko, lehenbiziko 60.000 euroak arte.
  • 2 puntu 10.000 euroko, 60.001 eurotik aurrera.

–10.001 biztanletik gorako udalerriak:

  • 3 puntu 6.000 euroko, lehenbiziko 60.000 euroak arte.
  • Puntu bat 10.000 euroko, 60.001 eurotik aurrera.

Udal erroldako datuen ondorioetarako, kontuan hartuko dira Nafarroako Estatistika Institutuak ematen dituen datu ofizial eguneratuak.

B atala: %55 da, eta barruko eremu batean esparruan, eta 2015eko azaroaren 6tik 2016ko azaroaren 5era, biak barne, talde profesionalen arte eszenikoen programazio berariazkoa aurreikusteari dagokio; arreta berezia jarriko zaie dantzari eta Nafarroako sektore profesionalari.

B.1. Foru Komunitateko arte eszenikoetako profesionalentzako laguntzari dagokionez. “Txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu. 25 puntu gehienez:

B.1.A. Antzerki eta musika taldeak:

–2 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.000 biztanleko edo hortik beherako udalerrietan.

–1,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.

–0,5 puntu gehiago euskaraz egindako ikuskizun bakoitzeko.

B.1.B. Dantza taldeak:

–2,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.000 biztanleko edo hortik beherako udalerrietan.

–2 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.

B.2. Helbidea Foru Komunitatean ez duten arte eszenikoetako profesionalen kontratazioari dagokionez. “Txarteldegi” bidez egiten diren talde programazioak salbu. 18 puntu arte:

B.2.A. Antzerki eta musika taldeak:

–1,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.000 biztanleko edo hortik beherako udalerrietan.

–1 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.

–0,5 puntu gehiago euskaraz egindako ikuskizun bakoitzeko.

B.2.B. Dantza taldeak:

–2 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.000 biztanleko edo hortik beherako udalerrietan.

–1,5 puntu ikuskizun bakoitzeko, egindako emanaldien kopurua zein den ere, 5.001 biztanletik gorako udalerrietan.

B.3. Arte eszenikoak kontratazio formula desberdinekin (txarteldegia edo finkoa + txarteldegia) sustatzeari dagokionez. 7 puntu arte:

B.3.A. Beren agertokia musikako eta antzerkiko talde profesionalentzat uzten duten udalerriak, talde horiek emanaldia “txarteldegi” bidez edo gutxieneko finkoa + txarteldegi bidez egiteko.

–Puntu bat, talde bakoitzeko.

–0,5 puntu gehiago euskaraz egindako ikuskizun bakoitzeko.

B.3.B. Beren agertokia dantzako talde profesionalentzat uzten duten udalerriak, talde horiek emanaldia “txarteldegi” bidez edo gutxieneko finkoa + txarteldegi bidez egiteko.

–Puntu 1,5, talde bakoitzeko.

B.4. Programazioa landu eta sustatzeko molde desberdinei dagokienez. 5 puntu arte:

B.4.A. Agertokiko programazioan arte eszenikoen arloko zikloak eta jaialdiak sortzea: puntu bat ziklo edo jaialdi bakoitzeko.

B.4.B. Diru-laguntza honen onuraduna diren agertokietan beste udal batzuekin batera egindako programetan parte hartzea, edo beste toki batzuekiko elkarlana ordainsariak eta kontratazio baldintzak batera negoziatzeko: puntu bat, ekintza bakoitzeko.

–C atala. %15 da, eta bestelako alderdi osagarriei buruzkoa da.

C.1. Kulturako teknikarien etengabeko prestakuntzarako konpromisoari dagokionez:

–Puntu bat, kultur kudeaketako gaiei buruzko prestakuntzako 10 orduko, agertokiaren arduradunak diren kultura teknikariek emanak. 3 puntu gehienez.

–Azokak eta biltzarrak: puntu bat, azoka edo biltzar bakoitzeko. 2 puntu gehienez.

C.2. Sarrerak Interneten bidez saltzeko sistema bat izatea: 2 puntu.

C.3. Desgaitasuna duten pertsonekiko eta gizarte bazterketarako arriskua duten taldeekiko sentsibilitateari dagokionez.

–Puntu bat, desgaitasun fisikoa duten pertsonak sartzeko oztoporik ez badago, eta egokitutako eserleku kopuru bat izanez gero, hau da, eserleku guztien %2 gutxienez.

–Puntu bat, anplifikatutako entzute sistema bat baldin badago entzuteko eta ikusteko desgaitasuna duten pertsonentzat, agertokiko ekintzaren entzute-deskribapeneko sistemak badira, braille programak edo antzekoak.

–Puntu bat, gizarte bazterketarako arriskua duten taldeei edo desgaitasun fisikoa duten pertsonei arreta emateko programak edo ekintzak egiteagatik.

C.4. Tokiko taldeei eta konpainiei laguntzeari dagokionez.

–Puntu bat, agertokiak antzerki, musika edo dantzako tailer edo talde egonkor bat izateagatik, deialdiaren epean ikuskizun berri bat lehen aldiz eman badu. 3 puntu gehienez.

C.5. Gutxiengoentzako eta babes bereziko kolektiboentzako laguntzari dagokionez.

–Puntu bat, agertokia gutxiengoen taldeei kontratatu edo lagatzeagatik, kolektibo horiek gizarteratzea sustatzen duten antzerki, musika edo dantzako ikuskizunak egin ditzaten. 2 puntu gehienez.

V. ERANSKINA

Baremazio fitxa

(bete eta I.eranskinarekin batera –eskabidea– bidali beharrekoa)

Baremazio fitxa jaitsi.

VI. ERANSKINA

Behin betiko programazioa justifikatzeko fitxa

(2016ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharrekoa, hura barne)

Behin betiko programazioa justifikatzeko fitxa jaitsi.

VII. ERANSKINA

Udalaren aurrekontu-eginahala eta diruz lagundu daitekeen gastuaren justifikazio taula

(2016ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu beharrekoa, hura barne)

Udalaren aurrekontu-eginahala eta diruz lagundu daitekeen gastuaren justifikazio taula jaitsi.

VIII. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren eskabidea

(Eskatzaile guztientzat)

Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren eskabidea jaitsi.

IX. ERANSKINA

Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren justifikazioa

Ziurtagiriaren eredua / Diru-laguntzaren justifikazioa jaitsi.

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1604610