84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

6/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2016ko martxoaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 6/2016 espedientea, hain zuzen ere kreditu gehikuntza eman baita.

Iragarkia 2016ko 54. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 5ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Gastuak: Kreditu gehikuntza:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 151 13101

Ordainsariak brigadako langileei NEZ

10.500,00

GASTUAK, GUZTIRA

10.500,00

Finantzaketa:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 45008005

NEZen diru-laguntza Gazteen bermearen sistemarako

5.990,00

1 87000

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

4.510,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

10.500,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1604904