84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

4/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2016ko martxoaren 18ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiten duen 04/2015 espedientea, hain zuzen ere kreditu gehikuntza sortu baita.

Iragarkia 2016ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 1ean, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Herriko Etxeko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabortz eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Kreditu gehikuntza:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 121 13001

Langileen ordainsariak: Idazkaria

2.500,00

1 314 16001

Langileen Gizarte Segurantza

600,00

1 432 13101

NEZaren langileen ordainsariak

600,00

1 433 211

Argiteria publikoaren mantentze lanak

1.000,00

1 444 218

Herrietako karrika eta lorategietako mantentze lanak

3.200,00

GASTUAK, GUZTIRA

7.900,00

Eta finantzaketa:

KONTU-SAILA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA

1 870

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

7.900,00

DIRU-SARRERAK, GUZTIRA

7.900,00

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2016ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1604891