84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TXULAPAIN

Eskuordetza ezkontza zibila egiteko

Hemendik labur ezkontza zibila eginen da Herriko Etxean. Ezkontza hori Txulapaingo Udaleko zinegotzi Ángel M.ª Huarte Arzozek eginen du, Alkatetzak eskuordetuta. Horregatik, 30/1992 Legearen 16. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 43. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Txulapaingo Udaleko alkate udalburuak, 2016ko apirilaren 7ko 52/2016 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki du:

1.–Aipatu ezkontza egiteko Ángel M.ª Huarte Arzoz zinegotzia eskuordetzea.

2.–Eskuordetza horrek egun honetatik aitzina izanen ditu ondorioak.

Markalainen (Txulapain), 2016ko apirilaren 22an.–Alkatea, Pablo Rota Arrieta.

Iragarkiaren kodea: L1604913