84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Partikularren lurren lagapena, herrilurrekin batera
errentan emateko

Heldu den abenduaren 31n udalerriko belarren errentamendua bukatuko denez eta berriz ere esleitu behar direnez zortzi urterako, aditzera ematen zaie ibarreko jabe guztiei, Ardazko Kontzejukoak kenduta, ezen, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 15 egun naturaleko epean, Itzagako Mankomunitatearen bulegoetara (Urrotz-Hirian) etortzen ahal direla, beren jabetzen erreserba egiteko eta, hartara, udalen jabetzekin batera ez esleitzeko.

Aipatu epea erreserbarik batere egin gabe buruturik, ulertuko da Udala baimendurik dagoela herrilurrekin batera aprobetxa daitezen.

Lagapenaren baldintzak aitzineko lagapeneko berak dira.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ardatzen, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1604874