84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IZABA

Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen gaineko ordenantza. Hasierako onespena

Izabako Udalak, 2016ko apirilaren 5ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Izaban Eraikinak zaharberritzeko eta eraikitzeko laguntzen gaineko ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritar eta interesdunek espedientea aztertu eta egoki juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Erreklamazio kexa edo oharrak aurkezten badira, osoko bilkuran ebatziko dira, eta osoko bilkuran ebatziko da, halaber, aldaketaren behin betiko onespena eta, bestela, hasierako onespen erabakia behin betikoa bihurtuko da.

Argitara ematen da, interesdunak jakinaren gainean izan daitezen.

Izaban, 2016ko apirilaren 15ean.–Alkate udalburua, Jesús Barace Marco.

Iragarkiaren kodea: L1604810