84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Aldaketa puntuala Udal Planean. Behin betiko onespena

Fontellasko Udalak, 2016ko apirilaren 14an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Behin betiko onestea aldaketa puntuala Fontellasko Udal Planean, Udal Planeko 5. poligonoko 24. lurzatiari dagokionez, José Ramón Ranz Garridok egindako proposamenari jarraikiz.

2. Erabaki hau, aldatzen den araudiarekin batean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta horren berri ematea Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuari, onetsitako agiria igorrita.

HIRIGINTZAKO ARAUDI ALDATUA

Fontellasko katastroko 5. poligonoko 24. lurzatia, natura aldetik ustiatzeko balioagatik gorde beharreko lurzoru urbanizagarria izanen da, eta Udal Planean produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin gisa definitutako babes araubidea aplikatuko zaio.

Hala, lurzatia ondoko kategoria eta jardueran kokatuko da:

“1. artikulua. Nekazaritzako produktibitate ertaineko lurzorua”.

Erabilerak eta jarduerak:

b) Baimengarriak.

–Haztegiak eta abeltzaintza intentsiboko eraikinak, ukuiluak eta erlegintzako instalazioak.

Aditzera ematen da orok jakin dezan (LAHFLren 81.1 artikulua).

Fontellasen, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1604885