84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

Hiri jarduerako plan berezia Udal Planeko antolamendu xehakatuaren aldaketarako. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak, 2014ko urtarrilaren 9an egin osoko bilkura arruntean, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Hiri jarduerako plan berezia, Fontellasko Udal Planean aldaketa puntuala egiten duena 81. artikuluari dagokionez. Udal Planaren araudi partikularreko baldintza estetikoak.

2. Espedientea jendaurrean edukitzea hilabetez, hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta Nafarroan kaleratzen diren egunkarietan ere argitaratzea.

Fontellasen, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1604883