84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Saigosko 29. poligonoko 926. lurzatia birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, Alkatetzaren apirilaren 21eko 095/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi du, Esteribarko udalerri honetan, Saigosko 29. poligonoko 926. lurzatia birzatitzeko proiektua, Jose Antonio Goñi Goñik sustatua eta borondatezko birzatiketaren sistema erabiliz gauzatzekoa.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168. artikuluan 76. artikuluari dagokionez ezarritakoari jarraituz, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Ebazpen horretan espresuki adierazten da ezen, inork alegaziorik aurkezten ez badu, proiektuaren onespena behin betikoa bilakatuko dela, 168. artikuluko c) atalean aurreikusitakoarekin bat.

Esteribarren, 2016ko apirilaren 21ean.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1604863