84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Mezkirizko 13. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Mezkirizko 13. poligonoko 11. lurzatiaren xehetasun azterlana, Mikel Zalba Alsuak sustatua, hasiera batean onetsi ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, jakitera ematen da espedientea jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Alegazioak Erroibarko udaletxeko Sarrera Erregistroan aurkeztuko dira (Frantziako errepidea, zk.g., Lintzoain, Nafarroa).

Erroibarren, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1604928