84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

San José Zahar Etxea
2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 63. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 4an, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2016 aldaketa: Kreditu berezia.

VI. kapitulua: 47.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Corellan, 2016ko apirilaren 22an.–Alkate udalburua, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1604898