84. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 15E/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko deialdia onesten da, Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 304555.

Lehena.

Onuradunak: laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a. Irabazi-asmorik gabeko kultur entitatea izatea.

b. 2014ko urtarrilaren 1a baino lehen eratu izana.

c. Helbide soziala eta fiskala Nafarroan izatea.

Pertsona fisikoak eta toki entitateak deialdi honetatik kanpo daude, berariaz, baita nagusiki Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak ere.

Bigarrena.

Helburua: irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzak, Nafarroako Foru Komunitatean, 2015eko abenduaren 1etik 2016ko azaroaren 18ra bitarte, biak barne, egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko.

Hirugarrena.

Oinarri arautzaileak: Nafarroan egiten diren zinemagintzako jaialdi eta lehiaketak antolatu eta garatzeko, irabazi-asmorik gabeko entitateei diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak.

Honako honetan argitaratu dira:

http://centcms06/home_es/Servicios/ficha/6307/Ayudas-para-organizar-festivales-y-certamenes-de-cinematografia-2016.

Laugarrena.

Zenbatekoa: 20.000 euro.

Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %65 baino handiagoa, deialdiaren oinarri arautzaileek adierazten dutenaren arabera.

Bosgarrena.

Eskabideak aurkezteko epea: eskabideak eta eskatutako dokumentazioa aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1605104