4. PROZEDURA JUDIZIALAK
IRUÑEKO LAN ARLOKO 1. EPAITEGIA
Jakinarazpen ediktua
Kaleratzeak/Kargu-uzteak oro har, 1078/2015 prozedura
Rosa M.ª Valencia Ederra andrea, Iruñeko Lan arloko 1. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua
Aditzera ematen dut: kaleratze/kargu-uzteengatiko erreklamazioa dela-eta bideratzen ari den 1078/2015 prozesuan ebazpena eman da, eta interesdunek haren kopia dute eskura bulego judizial honetan, oso-osorik aztertu ahal izateko.
Eta Amadeus Luna Chiespu SLri legezko jakinarazpena egiteko balio izan dezan, honako hau egiten dut Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.
Hartzaileari ohartarazten zaio bulego judizialeko iragarki-oholean ebazpenaren kopia jarriz eginen direla hurrengo komunikazioak, salbu eta autoenak, epaienak, epatzeenak eta prozedurari bukaera ematen dioten ebazpenenak, eta ebazpen honen aurka erregutze-errekurtsoa jar daitekeela bost eguneko epean.
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Rosa M.ª Valencia Ederra.
Iragarkiaren kodea: J1604378