2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2016ko aurrekontu orokorra. Behin betiko onespena
2016ko martxoaren 22ko bilkuran hasiera batean onetsi zen 2016ko aurrekontu orokorra; jendaurreko epea haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu gabe iraganik, behin betiko onetsita dago 2016ko aurrekontu orokorra eta haren laburpena ematen da argitara, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoari jarraituz.
SARRERAK:
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.850 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 460.049,63 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 10 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 483.909,63 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria gastuak: 374.603,78 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 72.805,85 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 33.000 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 3.500 euro.
Gastuak, guztira: 483.909,63 euro.
Zarrakaztelun, 2016ko apirilaren 25ean.–Mankomunitateko burua, Eduardo Ezpeleta Linés.
Iragarkiaren kodea: L1605000