82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Sartagudako Udalak, 2016ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko ekitaldiko aurrekontua.

Jendaurrean egon da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik 2016ko 64. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, apirilaren 5ean, eta epe horretan inork ez du erreklamaziorik ez alegaziorik aurkeztu; beraz, aurrekontua behin betiko onetsitzat jo da.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, argitara ematen da Sartagudako Udalaren aurrekontu orokorra.

SARRERAK:

I. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 280.000 euro.

II. kapitulua.–Zeharkako zergak: 14.000 euro.

III. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bertzelako diru-sarrerak: 110.873,13 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 732.343,87 euro.

V. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 72.564,57 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 10.400 euro.

VII. kapitulua.–Kapital transferentziak: 376.424,83 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.596.606,40 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua.–Langileria gastuak: 331.161,93 euro.

II. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 567.428,89 euro.

III. kapitulua.–Finantza gastuak: 350 euro.

IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 143.400 euro.

VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 542.300 euro.

IX. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 11.965,58 euro.

Gastuak, guztira: 1.596.606,40 euro.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sartagudan, 2016ko apirilaren 25ean.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1604964