79. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

1. eta 2. aldaketak 2016ko aurrekontuan. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2016ko apirilaren 14an egin osoko bilkura berezian, gehiengo osoa zuela, hasiera batean onetsi zituen aldaketak Udalaren 2016ko aurrekontu orokorrean: 1etik 2ra arteko espedienteak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (202 eta 214. artikuluak) aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontuko aldaketak behin betikoz onetsitzat joko dira, aurreko lerroaldean aipatutako jendaurreko epea iragan ondoan.

Cabanillasen, 2016ko apirilaren 15an.–Alkatea, Jesús Santos Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1604606