1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Okupatu aurreko aktak 66 kV-eko zirkuitu bikoitzeko aireko linearen proiektuan, Milagroko TEA eta La Sernako TA lotuko dituena (00.43 eta 33.06 euskarrien arteko tartea) Valtierran, Cadreitan, Milagron eta Funesen.
Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak apirilaren 6an emandako 114E/2016 Ebazpenaren bidez, ondoko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egin zaie: “66 kV-eko zirkuitu bikoitzeko aireko linea, Milagroko TEA eta La Sernako TA lotuko dituena (00.43 eta 33.06 euskarrien arteko tartea) Valtierran, Cadreitan, Milagron eta Funesen”, okupatu aurreko aktak egitera ager daitezen, Valtierrako udaletxean (2016ko maiatzaren 24an), Cadreitako eta Funesko udaletxeetan (2016ko maiatzaren 31n) eta Milagroko udaletxean (2016ko ekainaren 1ean).
Ebazpen horren testu osoa Valtierrako, Cadreitako, Milagroko eta Funesko udaletxeetako iragarki-oholetan kontsulta daiteke, bai eta Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan ere (Tomás Caballero parkea 1, 4. solairua, Iruña).
Ondoko eranskina argitaratzen da helbide ezagunik ez duten titularrei zitazioa egiteko.
Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, María Yolanda Blanco Rodríguez.
ERANSKINA
Aktak egiteko tokia: Cadreitako Udala.
Eguna: 2016ko maiatzaren 31.
HITZORDUA | TITULARRAK (zaila/ezinezkoa izan da banakako jakinarazpena egitea) | POLIGONOA | LURZATIA | UDAL MUGAPEA |
9:30 | Teresa Ozcoz Cambra andrearen jaraunsleak Elvira Ochoa Ozcoz andrea | 1 | 653 | Cadreita |
M.ª Teresa Preciado Clavería andrea |
Pascual Alfaro Nieva jaunaren jaraunsleak |
10:30 | Pancracia Rubio Prat andrearen jaraunsleak | 2 | 463 | Cadreita |
11:00 | Julián M.ª Ros Prat jauna | 2 | 389 | Cadreita |
12:00 | María Osorio Beltrán-Lis andrea | 2 | 848 | Cadreita |
Teresa Osorio Beltrán-Lis andrea |
Rosa Osorio Malcampo andrea |
Milagroko Udalaren herrilurrak |
Iragarkiaren kodea: F1604168