72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

2. aldaketa 2016ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 49. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 11n, 2016ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2016 aldaketa.

Kreditu berezia:

9200 62600

Udalaren gardentasunerako ataria paratzea

1.200,00 euro

Gastua guztira

1.200,00 euro

Finantzaketa:

870

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako

1.200,00 euro

Finantzabidea, guztira

1.200,00 euro

Orkoienen, 2016ko apirilaren 4an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1603910