72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa Asteraingo Arau Subsidiarioetan

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariaren otsailaren 4ko 21E/2016 Foru Agindua argitara eman zen 2016ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ean. Hartara, behin betiko onetsi da Zizur Zendeako Arau Subsidiarioak aldatzeko espedientea, Zizur Zendeako Udalak sustatua, helburua duena Asteraingo hiri lurzoruaren antolamendu xehakatua egitea, beste bi exekuzio unitate (UE-A3 eta UE-A4) eransteko herriguneko iparraldeko eta hegoaldeko muturretan.

Bestalde, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 29.2 artikuluak eskatzen duenez, lurraldearen antolamenduko tresnen determinazioak guztiz betetzeko, Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onespena ez ezik, bertan argitaratu beharko dira, baita ere, tresna horietan biltzen diren arauak, haien eduki osoaren publikotasuna deusetan ukatu gabe.

Ediktu honekin batera hirigintzako araudia argitaratzen da, eta horren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, horren edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Horrek ez du alde batera uzten administrazio publikoek aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Gazolatzen, 2016ko martxoaren 23an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

ERANSKINA

Eraikitzeko ordenantzak, araudia eta memoria. (PDF).

Planoak (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1603629