72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIGANDA

Jakinarazpen ediktua

Carmen Ciganda Ibarrolak eta José Miguel López Listak 16/00675 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dute Zigandako Kontzejuak aurrekontuko aldaketen onespenari buruz 2015eko abenduaren 27an hartutako erabakiaren aurka.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketaren arabera, espedienteko interesdun orori jakinarazten zaio hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Zigandan, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, José María Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L1604286