72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Garapenerako lankidetza eta hezkuntzarako laguntzen
laurtekoko deialdia. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2016ko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea garapenerako lankidetza eta hezkuntzarako laguntzen 2016-2019ko deialdiaren oinarri arautzaileak, diru-laguntzak emateko irabazi asmorik gabe nazioarteko lankidetzan, herrien eta pertsonen sustapenean eta garapenean jarduten duten elkarte eta erakundeei.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako oinarriak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsiko dira deialdiaren oinarriak, eta haien testu osoa argitaratuko Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1604308