72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Deialdia, adineko pertsonendako babespeko
apartamentuak esleitzeko. Onespena

Burlatako Udalak, deialdi honen bidez, bestelako alojamendua emateko proposamena egin du, jabetzaren eta udal kudeaketaren zerbitzu osagarririk gabe, 65 urtetik gorako Burlatako bizilagunentzat, bere kasa ongi moldatzen badira eta alojamendua lortzeko arazo larriak badituzte.

Hori guztia, adineko pertsonendako babespeko apartamentuak arautzen dituen udal ordenantzaren behin betiko onespenarekin bat (2013ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 3an, argitaratu zen).

Adierazitakoa kontuan harturik, eta gizarte zerbitzuen arloan eskumenak eskuordetzeko Alkatetzaren 577/2015 Dekretuarekin bat,

EBATZI DUT:

1.–Burlatako Udalaren babespeko apartamentuen deialdi publikoa onestea.

2.–Deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea. Hona hemen:

1. Xedea. Hartzaileak.

Alojamendu beharrak estaltzea Burlatan erroldatuta dauden eta bizi diren 65 urtetik gorakoentzat, bere kasa ongi moldatzen badira eta alojamendua lortzeko arazo larriak badituzte.

Deialdi honekin prestatzen den zerrendak 4 urteko indarraldia izanen du. Epean jaso baina kontuan hartu ez diren eskaerak erreserban gordeko dira. Haien datuak eguneratu beharko dira esleipena baldin bada.

2. Baldintzak.

Deialdi hau arautzen duen ordenantzan biltzen direnak.

Diru-laguntza jaso ahal izateko, hauek dira nahitaezko betebeharrak:

a) Burlatan bizilekua egiazki izatea eta bertan erroldaturik egotea, eskaera egin baino gutxienez urte bat lehenagotik.

b) 65 urte edo gehiago izatea eskaera aurkezten dutenean.

c) Bere kasa ongi moldatzea eta eguneroko bizitzako jarduerak egiteko autonomia psiko-fisikoa izatea.

d) Etxebizitza beharra izatea honako arrazoi hauengatik: ez edukitzea, utzarazpena, bizigarritasun galera larriak, konponbide zaileko oztopo arkitektoniko handiak izatea eta/edo beste bizitoki batean egoteko aukerarik ez izatea.

e) Bere diru-sarreren maila urteko LGS halako bi baino gehiago ez izatea, ondasun higigarririk ez izatea eta eskabidearen aurreko 10 urtean ondasunik eskualdatu ez izana, haien katastroko balioa urteko LGS halako 6 baino gehiago baldin bada.

f) Deialdi honetan eskatzen diren eskaera eta dokumentazioa ezarritako epeetan aurkeztu izana.

3. Agiriak.

–Babespeko apartamentuaren eskaera, Burlatako Udalaren ereduaren araberakoa, behar bezala betea eta sinatua.

–Interesdunen NANa.

–Osasunaren gaineko txostena (berez baliatzen ahal den egiaztatzeko galdetegia).

–Dituzten diru-sarreren eta haien etorkiaren frogagiriak, hala nola nominak, pentsioak, prestazioak, sorospenak etab.

–2014. urteari dagokion familia unitatearen errenta aitorpena edo haren egiaztagiri negatiboa, hori egitera behartuta ez badago, Ogasun Departamentuak luzatua.

–Katastroko ziurtagiria, eta/edo Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuaren ziurtagiria.

–Beste baten etxebizitzan alokatuta edo hartuta dagoela egiaztatzen duen dokumentua.

(*) Udalak beste edozein jakingarri eta/edo agiri osagarri eskatu ahalko du, espedientea ebazten den bitartean beharrezkoa bada.

4. Aurkezteko epea.

30 egun natural, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

5. Inprimakiak biltzea.

Burlatako Udaleko Erregistro Orokorrean (Larrainetako plaza, z.g.) eta Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan (Landazabal kalea, 5 bis); ordutegi honetan: 08:00 - 14:15, astelehenetik ostiralera. Eta Udalaren web orrian (www.burlada.es).

6. Eskabideen aurkezpena.

Eskabideak beterik, eskatzen den dokumentazioarekin batera, Burlatako Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira.

7. Arauak.

–Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.

–Ordenantza orokorra, Burlatako Udalaren diru-laguntzak arautzen dituena.

–Adineko pertsonendako babespeko apartamentuak arautzen dituen udal ordenantza, 2013ko 62. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, apirilaren 3an.

8. Informazioa eta harremana.

–Burlatako Gizarte Zerbitzuen Udal Zentroan. Telefonoa: 948 13 66 36 (Landazabal kalea, 5-bis).

–Burlatako Udalaren web orria: www.burlada.es.

–Burlatako Udalaren iragarki ohola.

–Burlatako Udalaren Herritarrarendako Arreta Bulegoa. Telefonoa: 948 23 84 00.

Burlatan, 2016ko martxoaren 21ean.–Zinegotzi delegatua, Joseba Gines Eleno.

Iragarkiaren kodea: L1604307