72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aldaketa Herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2016ko martxoaren 11n egin osoko bilkuran, aldaketa hasiera batean onetsi zuen Aurizko herrilurretako ondasunen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Auritz, 2016ko martxoaren 31.–Alkatea, Luis de Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1603908