72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa

Aurizko Udalak, 2015eko abenduaren 21eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Auzolana arautzen duen ordenantzaren aldaketa.

Hasierako onespenaren iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean, 2016ko urtarrilaren 13ko 7. zenbakian argitaratu zen. Jendaurrean egon den epean egindako erreklamazio, kexa eta oharrak erantzun ondoren, 2016ko martxoaren 11n egindako osoko bilkuran behin betiko onetsi da.

Hortaz, aldatutako ordenantza fiskala argitara ematen da.

TESTU ARAU-EMAILEA

3. artikulua. Subjektu pasiboak.

Auzolana egitera beharturik daude Aurizko bizilagunak.

Biztanleen Udal Erroldako orrialde berean agertzen diren pertsona guztiek familia unitate bakarra osatzen dute auzolanari begira, nahiz eta auzolana egiteko deitzen den bakoitzean pertsona bat bakarrik dagoen behartuta joatera. Kide bat baino gehiago joaten badira, egiten dituzten orduak gehituko dira familia unitateari egokitutako auzolanei dagozkien orduak egin arte.

4. artikulua. Honakoak auzolana egitetik salbuetsita daude.

a) Hemezortzi urtetik beheitikoak eta berrogeita hamabost urtetik goitikoak.

b) Urritu fisiko, psikiko eta zentzumen-urrituak, onartutako elbarritasun ehunekoa %33 baino altuagoa denean.

c) Presondegian daudenak.

5. artikulua. Auzolanen esleipena.

1.–Esleitutako auzolan bakoitzarengatik zortzi ordu lan egin behar dira komunitatearentzako.

2.–Esleitutako auzolanen kopurua honakoen arabera ezarriko da:

a) Familia bakarreko etxebizitza bakoitzari auzolan bat esleituko zaio.

b) Azienda ustiategi bakoitza osatzen duen azienda larri unitate kopuruaren arabera, auzolan 1 egin beharko da 7 zaldi-azienda unitateko, auzolan 1 7 behi-azienda unitateko eta auzolan 1 8,4 ardi-azienda unitateko. Azienda larrien unitateak (AzLU) Luzaideko herri aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzaren 41. artikuluaren arabera neurtuko dira:

–behi-azienda larri buru 1: AzLU 1.

–zaldi-azienda larri buru 1: 1,2 AzLU.

–behor 1 eta zaldikumea: 1,2 AzLU.

–ardi 1: 0,15 AzLU.

–18 hilabetetik behitiko biga 1: 0,5 AzLU.

–18 hilabetetik behitiko zaldikume 1: 0,5 AzLU.

Auzolan kopurua ezartzeko, abeltzainek ustiategiaren liburua aurkeztu beharko dute udaletxeko bulegoetan, urtarrilean.

c) Ereindako kiloen arabera, auzolan 1 ereindako 3.000 kg patatako.

8. artikulua. Auzolana egitera joaten ez direnek tasa bat ordainduko dute. Tasa kalkulatzeko, lana modu honetan zenbatuko da:

1.–Esleitutako auzolan ordu bakoitzarengatik 5 euro ordainduko zaizkio Udalari.

2.–Egindako auzolan ordu bakoitzarengatik 5 euro zergadunaren alde.

3.–Traktorea edo antzeko makineria (bobcat-ak, atzerako hondeamakinak) erabilita egindako auzolan ordu bakoitzarengatik 21 euro zergadunaren alde.

4.–Tasa kobratzeko, esleitutako eta egindako auzolanen urteko zenbatekoak hartuko dira kontuan, eta bi zenbateko horien arteko konpentsazioa eginen da; emaitzaren arabera Udalaren aldeko likidazioa eginen da edo zergadunari ordainduko zaio.

9. artikulua. Ezabatua.

10. artikulua. Ezabatua.

11. artikulua. Ezabatua.

12. artikulua.

13. artikulua.

Auzolan bakoitzean eginen diren lanak Udalaren kide batek edo gehiagok zuzenduko dituzte. Lan bereziak egin behar direnean, Udalak horien gaineko jakintza duen edo duten pertsonak izendatu ditzake, lanak zuzendu eta kontrolatzeko.

Auritzen, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Luis De Potestad Tellechea.

Iragarkiaren kodea: L1603898