72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa xehakatua Udal Planean, 34. poligonoko 6. lurzatiari dagokionez, Hiriberri Artzibarren. Behin betiko onespena

Artzibarko Udalak, 2016ko otsailaren 26an egin osoko bilkuran eta legez eskatutako quoruma zuela, hartu zuen xedapen zatian honela dioen erabakia:

Lehena.–María Villanueva Legarreak jendaurreko tramitean aurkeztutako alegazioak ezestea, adierazitako arrazoiengatik.

Bigarrena.–Behin betiko onestea aldaketa puntuala Artzibarko Udal Planeko determinazio xehakatuetan (Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko 6. lurzatia). Sustatzailea Jaione Orotz Torrea da, 2015eko uztailaren 17an ikus-onetsitako agiri baten bidez.

Hirugarrena.–Behin betiko onetsitako agiria, behar bezala eginbidetua, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzura igortzea, egindako gainerako txostenekin batera, hura kontrolatzeko, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean xedatuarekin bat.

Laugarrena.–Erabaki hau Jaione Orotz Torreari eta alegatzaileari jakinaraztea, eta ohartaraztea zer errekurtso den bidezko.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 70.2 artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, behin betiko onespena eta onetsitako hirigintzako araudia argitaratzen dira.

Artzibarren, 2016ko apirilaren 7an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

ERANSKINA

Aldaketa xehakatua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1604270