72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

124/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 2koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Administrazioak Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean izanen dituen ordezkariak izendatzen dituena.

Laneko arriskuei aurrea hartzeko araudia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparrura egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuaren 9.8 artikuluak ezartzen duenez, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordea osatuko dute esparru horretan izendatutako prebentzio ordezkariek (departamentu horri atxikitako erakunde autonomoetakoak barne) eta departamentuaren beste horrenbeste ordezkarik, departamentuko titularrak izendatuak.

Nafarroako Foru Komunitateko Lehendakariaren uztailaren 22ko 8/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezarri zen, eta gizarte gaien arloko eskumenak Eskubide Sozialetako Departamentuari esleitu zitzaizkion. Abuztuaren 28ko 128/2015 Foru Dekretuaren bidez departamentuaren egitura organikoa ezarri zen, eta irailaren 3ko 172/2015 Foru Dekretuaren bidez eta abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez Eskubide Sozialetako Departamentuari atxiki zitzaizkion Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua izeneko erakunde autonomoak.

Egitura organiko horrekin bat, bidezkoa da Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean Administrazioak izanen dituen hamaika ordezkariak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, laneko arriskuen prebentziorako araudia Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen eremurako egokitzen duen apirilaren 20ko 135/1998 Foru Dekretuari dagokionez,

AGINDU DUT:

1. Administrazioak honako ordezkari hauek izanen ditu Eskubide Sozialetako Departamentuko Segurtasun eta Osasun Batzordean:

–Idazkari tekniko nagusia.

–Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Gizarteratzeko eta Babes Sozialerako Zuzendaritza Nagusiko Eraikuntza Ataleko burua.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Kudeaketaren eta Baliabideen zuzendariordea.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Balorazioen eta Zerbitzuen zuzendariordea.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen zuzendariordea.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Langileria Ataleko burua.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Inbertsio, Obra eta Hornidura Ataleko burua.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako “El Vergel” zahar etxeko zuzendaria.

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako “San José” zentroko zuzendaria.

–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Ekonomikoaren Ataleko burua.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Foru agindu hau Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta interesdunei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 2an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1603326