72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

232/2016 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka esleitzen duena. Beka Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuan aritzeko da.

Gazteriaren Zuzendariordetzak txosten bat prestatu du, eta bertan adierazi, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren abenduaren 30eko 49/2015 Foru Aginduaren bidez, prestakuntza beka baterako deialdia egin zela Soziologiako unibertsitateko tituludunentzat edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzat.

Gainera, txosten horretan adierazten da eskaeren Ebaluazio Batzordeak, 2016ko otsailaren 25eko bilkuran, beka emateko izendapen proposamena aurkeztu duela, baita izan daitezkeen ukoak betetzeko hurrenkera ere, eskatzaileek lortutako puntuen araberakoa; horixe adierazten da Gazteriaren Zuzendariordetzak horri buruz emandako txostenean.

Horregatik eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren estatutuak onesten dituen abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Soziologiako lizentziadunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako beka María Flamarique Esparza andreari ematea (IFZ 72.823.087-G), 5,35 puntuko balorazioa lortu baitu. 2016ko apirilaren 1ean hasiko da beka, eta abenduaren 31ra bitarte 9.450 euro jasoko ditu guztira, osoko bederatzi hilekotan banatuta, 1.050,00 euroko bakoitza. Diru kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuota deskontatuko da, eta pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion kopurua atxikiko da.

Bekaren gastua 9.767,16 eurokoa da, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari dagozkion Gizarte Segurantzaren kotizazio kuotak barne, kontu-sail hauen kargura:

–9.731,92 euro, Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 kontu-sailaren kargura, eta

–35,24 euro, Gizarte Segurantzaren 2016ko abenduko enpresa-kuota ordaintzeko, 2017ko urtarrilean ordainduko baita Nafarroako 2017ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezartzen den kontu-sail horren edo parekoaren kargura.

Bekak 2016ko abenduaren 31 arte iraunen du.

2. Prestakuntza bekaren eskaeran alegatutako merezimendu guztien jatorrizko frogagiriak edo kopia konpultsatuak eskatzea María Flamarique Esparzari, deialdiaren 8.3 oinarrian ezarritakoari jarraituz.

3. Beka lortzen duenak hari uko egiten badio, zerrendan hurrengoa denak ordeztuko du, lehentasun hurrenkera honen arabera:

1 Oihane Etayo Ballesteros; guztira 5,34 puntu ditu.

2. Alexandra Lee Martínez Clamens; guztira 4,50 puntu ditu.

3. Ricardo González Mateo; guztira 4,34 puntu ditu.

4. Arantza Ordóñez María; guztira 4,22 puntu ditu.

5. David Urra Grimal; guztira 2,65 puntu ditu.

4. Deialdiaren arabera elkarrizketa egitera deitu ez diren izangaien zerrenda onestea, lortu zuten puntuazioa adierazita:

Anchel Reyes Garreta, 2,50 puntu; Elsa Gil Ithurbide, 2,45 puntu; Andoni Ibero Echeverría, 2,42 puntu; Andoni Ibáñez García, 2,3 puntu; Itxaso Jusue Fernández, 1,94 puntu; Arantxa Hurtado Altarriba, 1,85 puntu; Nerea Arza López, 1,80 puntu; Gonzalo Reguera Zaratiegui, 1,80 puntu; Aitor Garjon Irigoien, 1,75 puntu; Amaia Pascual Irigoyen, 1,74 puntu.

5. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea, eta adieraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dela, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz; lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

6. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

7. 3.251,87 euro kentzea Soziologiako unibertsitateko tituludunentzako edo Soziologia Aplikatuko gradudunentzako prestakuntza beka baten deialditik, hasiera batean eman baitzen Nafarroako 2016ko Aurrekontu Orokorretako “Praktiketako teknikarientzako prestakuntza bekak” izeneko A50003 A5210 4809 232100 kontu-sailaren kargura.

8. Ebazpen hau Gazteriaren Zuzendariordetzari, Administrazio eta Kudeaketa Atalari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 21ean.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Rubén Goñi Urroz.

Iragarkiaren kodea: F1603524