72. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

59/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 6koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Sandra Eraso Moreno andrea, Nafarroako Estatistika Institutuko Nafarroako Estatistika Plana Koordinatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren zenbakian ezartzen du atalburu eta bulegoburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Sandra Eraso Moreno andrea, Nafarroako Estatistika Institutuko Nafarroako Estatistika Plana Koordinatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari, Idazkaritza Tekniko Nagusiari, Nafarroako Estatistika Institutuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1604127