70. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

45/2016 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onesten dituena.

Egungo egoeran, beharrezko estrategia da enpresak nazioartekotzea, enpresak sendotzeko eta bideragarriak direla bermatzeko. Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planean, funtsezko ardatza da enpresak nazioartekotzea, eta enpresa esportatzaileen kopurua handitzearen alde egiten da, bereziki ETEen (Enpresa Txiki eta Ertainak) kasuan.

Ildo horretan daude Europako lehentasunak, Europa 2020 Estrategian finkatuak; hartan azpimarratzen da Europako ETEen funtsezko zeregina, eta, bereziki, nazioartekotze prozesuetan, enpleguaren arloan berriz ere hazkundera itzultzeko.

Garapen Ekonomikorako Departamentuak diru-laguntzen lerro bat mantendu nahi du Nafarroako enpresek beren nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzea sostengatzeko, Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean.

Horretarako, oinarri arautzaileak onetsi nahi dira nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko laguntzen lerro honetarako. Diru-laguntza hauek nazioartekotze fase aurreratuago batean dauden Nafarroako enpresei lagundu nahi diete, kontratuak itxi ditzaten eta/edo atzerrian erro daitezen. Horretarako, kasu askotan ezinbestekoa da tokian tokiko zerbitzu espezializatuak kontratatzea, herrialde eta sektore bakoitzaren berariazko zailtasun konplexuagoei aurre egiteko eta, horrela, nazioartekotze fase hori arrakastaz bukatu ahal izateko eta Nafarroako esportazioak sendotzeko.

Laguntzen lerro honek ondoko helburuak ditu:

–Nafarroako ETEen nazioartekotze prozesuen kalitatea eta plangintza hobetzea.

–Erregulartasunez esportatzen duten enpresen kopurua eta Nafarroako esportazioen zenbatekoa handitzea.

–Erraztasunak ematea Nafarroako enpresak atzerrian erro daitezen.

Aurrekontuan diru gutxiago dagoenez, helburuak lortzeko berme hobea duten proiektuetara zuzendu behar dira baliabide publikoak. Horregatik, onesten diren oinarri hauek norgehiagokako prozedura ezartzen dute. Horretarako, bost irizpide identifikatzen dira enpresen proiektuak baloratzeko. Balorazio irizpide horiek proiektuen egokitasuna ebaluatzean kontuan hartu behar diren gai guztiak biltzen dituzte. Halaber, irizpideak haztapen-faktore batzuekin konbinatuko dira deialdi bakoitzean, urtero nazioartekotze arloko eskaera eta behar aldakorretara egokitzeko.

Oinarri hauen xedeko diru-laguntzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta daude, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

Urtero, ebazpen baten bidez, deialdi bat irekiko da diru-laguntzen lerro honen eskaerak aurkezteko.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako enpresen nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzen oinarri arautzaileak onestea; eranskinean ageri dira.

2. Foru agindu hau eta bere eranskina Kontu-hartzailetza Delegatuari, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Kontabilitate Zentroari eta Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2016ko martxoaren 23an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

ERANSKINA

Nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuetarako
oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Oinarri hauen xedea da nazioartekotzea bultzatuko duten zerbitzu espezializatuak kontratatzeko diru-laguntzak arautzea. Laguntza eman gogo zaie Nafarroako ETEei, nazioartean sendo daitezen, dagoeneko dauden merkatuetan beren produktu edo zerbitzuen esportazioak handituz, edo atzerriko merkatuetan erro daitezen.

Nafarroako 2013-2016 Nazioarteko Planaren barnean daude diru-laguntza hauek, bere bigarren ardatzean (“Enpresa eta beste entitate batzuk nazioartekotzeko laguntza”), eta Nafarroako enpresen esportazioek gora egitea dute helburu. Nafarroako Foru Komunitatea nazioartekotzeko funtsezko tresna dira, eta zuzenean bat egiten dute Nafarroako RIS3rekin (Research and Innovation Smart Specialisation Strategy).

2. oinarria.–Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

Zerbitzu espezializatuen kanpoko kontratazioak jaso dezake diru-laguntza, enpresa dagoeneko ari den merkatuetan esportazioak handitzeko edo atzerrian errotzeko, kasuan kasuko herrialderako aurkezten den nazioartekotze planarekin bat. Merkataritza edo produkzio ezarpenak bere-bereak dituen gastu batzuk ere jaso dezakete diru-laguntza.

Zehazki, gastu hauek jaso dezakete diru-laguntza:

–Aholkularitza juridikoa: merkataritza, zerga, administrazio eta lan arlokoa.

–Kontabilitateko eta finantzetako aholkularitza.

–Negozio-aholkularitza eta nazioarteko marketina. Xedeko merkatuan ezartzeko edo saltzeko negozio-aholkularitzako eta marketineko gastuek jaso dezakete diru-laguntza. Beraz, unean uneko lan jakin batzuk izan behar dira, hautatutako merkatuan negozio helburu berariazkoak dituztenak. Lan horietan espezializatutako enpresa batek egin behar ditu, eta hala adieraziko da memorian. Adibidez, honakoetarako aholkularitza: egoitza non jarri erabakitzeko, banaketa-bideak aukeratzeko, xedeko merkatuko etiketen ezaugarriak zehazteko, hautatutako merkatu-segmentuan salgaia sustatuko duen estrategia diseinatzeko. Ez da aholkularitzarako diru-laguntzarik emanen beste lan hauetarako: merkatua aukeratzeko, merkatu-azterketa orokorretarako, banatzaileen zerrendei buruzko informazioa biltzeko, herrialdean merkataritza-agenteak kontratatzeko edo hautatutako merkatu-segmentuari egokitu gabeko marketin-plan orokorretarako.

–Kanpoan kokatzeko, langileak hautatzen espezializatutako enpresen kontratazioa.

–Aholkularitza kontratatzea homologazio eta ziurtapenen gaietarako.

–Bidaiak nazioartekotze planaren xedeko herrialdera.

–Bezerogaien bidaiak Espainiara enpresa ezagutzeko.

–Sozietate baten eraketa-gastuak herrialdean: eskriturak, lizentziak, baimenak.

–Lokal baten alokairu-gastuak herrialdean ezarpenaren lehenbiziko 12 hilabeteetan.

Enpresa batek ezin du laguntza eskatu bidaietarako bakarrik. Bidaiek diru-laguntza jaso ahal izateko, lotura zuzena izan behar dute diru-laguntzaren xedeko gainerako jarduerekin (aholkularitza, sozietatearen eraketa edo egiturazkoak).

Diru-laguntzaren xedeko aldia deialdiaren argitaratze urteko urtarrilaren 1ean hasi eta hurrengo urteko abuztuaren 31n amaituko da. Horregatik, aurkezten den nazioartekotze proiektua aldi horretan gauzatu behar da gutxienez.

3. oinarria.–Diru-laguntzaren zenbatekoa.

GASTUAREN KONTZEPTUA

DIRU-LAGUNTZA

GEHIENEKO
DIRU-LAGUNTZA

Bidaiak

Bidaia-poltsa

Bidaia-poltsa

Gainerako gastuak

%60

Gehieneko diru-laguntza proiektuko

20.000 euro

Proiektutzat hartzen da herrialde bakar baterako nazioartekotze plana. Enpresa bakoitzak gehienez bi proiektu aurkez ditzake.

Enpresa batek gehienez 4 deialditan jaso dezake diru-laguntza hau. Muga hori gaindi dezake baldin eta jarduerak merkatu berrietara zuzentzen baditu eta merkatu horietan duen fakturazioak fakturazio osoaren erdia gainditzen ez badu.

4. oinarria.–Baliabide ekonomikoak.

Diru-laguntza hauetarako baliabide ekonomikoek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan esleituta egon behar dute. Aurrekontu ekitaldi bakoitzean eman beharreko diru-laguntzen bolumen osoak ezin du diru-izendapen hori gainditu.

Oinarri hauen xedeko diru-laguntzak Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidez kofinantzatuta daude, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez, %50eko tasarekin.

5. oinarria.–Onuradunak.

1. Honako baldintza hauek betetzen dituzten enpresak izan daitezke onuradunak:

a) ETEa izatea, enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EB Gomendioan ezarritakoaren arabera. Orobat, Nafarroako RIS3an (Research and Innovation Smart Specialisation Strategy) jasotako sektoreetako batekoa izatea.

b) Helbide fiskala Nafarroan izatea.

c) Eskaera aurkezten den egunean, altan egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

d) Ekintza planaren eta diru-laguntzaren xedeko herrialdean azken urteko esportazioak salmenten bolumenaren %5 gainditzea.

Sozietate baten eraketa-gastuetarako eta/edo merkataritza edo produkzio ezarpen baten ondoriozko alokairu-gastuetarako diru-laguntza eskatu badute, herrialde horretarako esportazioek ez dute %5 izateko baldintza hori bete behar. Planean zehatz-mehatz azaldu beharko dute zergatik errotu gogo duten atzerrian aurretik jarduerarik izan gabe.

e) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako debekurik ez urratzea. Eskabidean sartutako erantzukizuneko aitorpenaren bidez frogatuko da hori.

2. Betebehar horiek 7. oinarrian aipatzen diren agiriak aurkeztuz frogatu beharko dira, eta diru-laguntzaren xede diren jarduerak bukatu arte eutsi beharko zaie.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak dauzkala egiaztatzeko, eskabide-orrian interesdunek baimena emanen diote Garapen Ekonomikorako Departamentuari betebehar hori frogatzen duten datuak diru-laguntzaren gaineko ebazpen proposamena ematen denean begiratzeko.

6. oinarria.–Prozeduraren hasiera.

Foru agindu honetan arautzen diren nazioartekotze proiektuetarako diru-laguntzak emateko, urtero deialdi publikoa eginen da. Nazioartekotze arloan eskumena duen zuzendaritza nagusiaren ebazpen baten bidez eginen da deialdia, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta www.navarra.es/home_eu/ web-orrian argitaratuko da. Aurrekontuan diru-laguntzak emateko esleitutako zenbatekoa zehaztuko da ebazpenean, bai eta eskaerak aurkezteko epea ere. Orobat, diru-laguntza eskatzeko inprimakia, balorazio irizpideei emandako puntuazioa, bidaia-poltsen zenbatekoa, diruz laguntzen ahal diren gastuen xehetasuna eta diruz lagundutako ekintzak egin izana justifikatzeko modua eta edukia jasoko dira eranskinetan.

7. oinarria.–Eskaerak aurkeztea.

1. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es/home_eu/) zerbitzuen katalogoko fitxa erabiliz. Fitxa horretan, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan sartzeko esteka bat izanen da. Identifikatzeko, ziurtagiri digitala eduki beharko da.

Nafarroako Gobernuak tramitazioa errazteko arretagune batzuk jarriko ditu behar diren baliabideak ez dituzten edo aholkularitza behar duten eskatzaileentzat. Gune horiek non dauden behar bezala iragarriko da zerbitzuen katalogoaren fitxan. Han eskaerak aurkezteko moduaz aholkua emanen zaie eta, horretarako, aurreko paragrafoan ezarri bezala, behar-beharrezkoa izanen dute ziurtagiri digitala izatea.

Enpresa eskatzaileek eskabidea bete beharko dute, urteko deialdiari erantsiko zaion ereduaren arabera. Eskabideak eduki hauek izanen ditu:

–Enpresari buruzko informazio orokorra.

–ETEa dela egiaztatzeko behar diren datuak.

–Diru-laguntzei buruzko Foru Legeak enpresa onuradunei ezartzen dizkien baldintzen gaineko aitorpena.

–Lortutako beste diru-laguntza batzuen gaineko aitorpena.

–Eskaeraren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n plantillan dauden emakume eta gizonen kopurua.

–Konpromisoa Garapen Ekonomikorako Departamentuari datuetako edozein aldaketaren berri emateko.

–Garapen Ekonomikorako Departamentuari baimena ematea enpresak Ogasunarekiko zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzeko.

–Diru-laguntzaren xedeko merkaturako eta aldirako nazioartekotze plana.

2. Eskatutako dokumentazioa osorik ez badago, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak hamar egun balioduneko epean osatzeko eskatuko dio enpresa eskatzaileari eta aditzera emanen dio horrela egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela. Horrelakoetan, espedientea artxibatzeko ebazpena emanen da eta interesdunari jakinaraziko zaio.

8. oinarria.–Diru-laguntza emateko irizpideak.

Diru-laguntza hauek emateko prozedura norgehiagokakoa da; hortaz, herrialderako plan bakoitzeko jarduketak lehentasun irizpide hauen arabera baloratuko dira:

–1. irizpidea: jarduketaren xedeko herrialdea.

  • Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetarako nazioartekotze planak lehenetsiko dira.

–2. irizpidea: xedeko herrialderako nazioartekotze planaren kalitatea.

  • Alderdi hauek baloratuko dira: aldez aurreko diagnostikoa, AMIA analisia, plangintza, herrialdean negozioak egiteko zailtasuna eta zerbitzuak emateko kontratatutako enpresaren kalitatea.

–3. irizpidea: Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortzeko duen eragina.

  • Enpresa eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitatean kalitateko enplegua sortu eta mantentzea lehenetsiko da. Horretarako, enpresako kontratu mugagabeen kopurua hartuko da kontuan.

–4. irizpidea: enpresak Talentuaren PIN bankuan sartutako pertsonak kontratatzea edo enpresan hartzea, atzerriko delegazioan, Nafarroako Nazioarteko Planaren nazioarteko praktiken programaren barrenean.

–5. irizpidea: enpresak emakumearen eta gizonen arteko berdintasunarekin duen konpromisoa.

  • Eskumena duten entitateek hori dela-eta emandako ziurtagiri eta aitorpenak kontuan hartuko dira, indarrean badaude. Kontuan hartuko dira, orobat, enpresak berdintasuna lortzeko ezarritako praktikak, behar bezala egiaztatuz gero: ardurakidetza eta eginkizunen bateragarritasuna bultzatzeko neurriak izatea, enpresaren komunikazio agiri guztietan hizkera eta irudi ez-sexista eta bateratzaileak erabiltzea, etab.

9. oinarria.–Diru-laguntza ematea.

Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak oinarri hauetan eta deialdian ezarritako balorazio irizpideei jarraituz ebaluatuko ditu eskaerak, eta organo eskudunari diru-laguntza ebazteko proposamena igorriko dio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza lortzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak eskumena izanen du diru-laguntza emateari buruz ebazteko. Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik gehienez ere 4 hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da ebazpena. Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da.

Aurkeztutako eskaeraren berariazko edo ustezko ezespenaren aurka enpresa interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

10. oinarria.–Emandako diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntza bi zatitan pagatuko da:

–Lehenbiziko urtea bukatzean: proiektuari guztira emandakoaren %50, gehienez, proiektuaren aurrekontu osoaren %50 justifikatu ondoren. Justifikazioa egiteko, jarduera egin izanaren ziurtagiria eta fakturen zerrenda aurkeztuko dira. %50 baino gutxiago gauzatu bada, laguntzaren kasuan kasuko portzentajea pagatuko da eta, urte horretarako, %50aren eta gauzatutakoaren arteko tartea galduko da.

–Gainerako %50a, diruz lagundutako ekintzetako gastuak justifikatu ondoren ordainduko da. Justifikazioa egiteko, egindako jardueren memoria edo txostena, proiektuaren betetze maila adierazita, eta fakturak eta dagozkien ordainagiriak aurkeztuko dira gutxienez.

–Guztira diruz lagundutako aurrekontuaren %60 gauzatzen ez duten enpresek laguntzarako eskubidea galduko dute, eta, hala bada, ordaindutakoa itzultzeko eskatuko zaie.

11. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntza jasotzen duten enpresek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza jaso duten jarduketak diru-laguntza emateko ebazpenean adierazitako epeetan egin direla justifikatzea.

b) Diru-laguntzaren xedeko jardueren gauzatu izana egiaztatzen laguntzea, eskatzen diren agiriak eta azalpenak aurkeztuz.

c) Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuari jakinaraztea 5. oinarrian eskatutako betebeharren gainean gertatzen den edozein gorabehera.

d) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako eginbehar orokorrak.

2. Diru-laguntza emateko ebazpenetan, oinarri arautzaile hauetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharren bat bete ezean, esleitutako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta, bidezkoa bada, diru hori itzuli egin beharko da, foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Halaber, aurreko betebeharretako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriro ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da.

12. oinarria.–Diru-laguntzen bateraezintasuna eta “de minimis” izaera.

1. Diru-laguntza hauek bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, beste administrazio publiko batzuek, beste erakunde publiko nahiz pribatuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, ekintza beretarako emandako beste laguntza batzuekin.

Horrelakoetan, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu onuradunak egin beharreko jardueraren kostua.

2. Diru-laguntzak “de minimis” laguntzak dira, Europako Batzordeak abenduaren 18an emandako 1407/2013 Erregelamenduan xedatutakoarekin bat. Erregelamendu hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Itunaren 107. eta 108. artikuluak “de minimis” laguntzei aplikatzeko moduari buruzkoa da.

Erregelamendu horri jarraikiz, edozein enpresari emandako “de minimis” laguntza osoa gehienez ere 200.000 eurokoa izanen da hiru zergaldiko edozein alditan.

Horretarako, onuradunek eskabidean aitortuko dituzte kasuan kasuko zergaldian eta aurreko bi zergaldietan hartutako bestelako “de minimis” laguntzak.

13. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 15. artikuluan xedatutakoarekin bat, Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuak jendaurrean jarriko ditu emandako diru-laguntzak Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian (www.navarra.es/home_eu/), honako hauek zehaztuta: deialdia, laguntza zein programari eta aurrekontu-kredituri egotziko zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren helburua.

14. oinarria.–Enpresa onuradunen betebeharrak, Europar Batasunaren egitura-funtsen kofinantzaketari dagokionez.

Diru-laguntza hauek Eskualde Garapeneko Europako Funtsak %50 kofinantzatuta daude, Nafarroako EGEF 2014-2020 Programa Eragilearen bidez.

Horren ondorioz, laguntza horien onuradun diren enpresak aldi berean Europar Batasunetik heldu den finantzazioaren onuradun ere izanen dira, eta, horregatik, honako hau aplikatuko zaie:

1. Diru-laguntza hartzeak berarekin ekarriko du honako hauek egiten dituzten kontrolen menpe jartzea onartzen dutela, baita kontrol horietan laguntzea ere, kasua bada: Nafarroako Gobernua, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioa, Europako Batzordea edo Nafarroako, Espainiako edo Europar Batasuneko kontroleko eta fiskalizazioko edozein organo.

2. Eragiketen frogagiriak 3 urtez gorde beharko dituzte, data honetatik hasita: eragiketako gastuen kontuak aurkeztu eta hurrengo abenduaren 31tik aurrera.

3. Diru-laguntza hartzeak berarekin ekarriko du enpresa onuradunek onartzen dutela beren izena, IFZ eta laguntzaren zenbatekoa zerrenda batean sartzea, hain zuzen Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak beren web-orrietan aldian-aldian argitaratzen duten horretan, EGEFek emandako laguntzei gardentasuna eta publizitatea emateko.

4. Enpresek, beren web-orrian edo daukaten beste bitarteko baten bidez, EGEFek kofinantzatutako kontratu baten esleipen-hartzaile direla adieraziko dute. Aipatu logoa Nafarroako Nazioarteko Planaren web-orrian dago eskura (www.planinternacional.navarra.es).

Orobat, kofinantzatutako eragiketan sortzen diren agiri, euskarri eta baliabide guztiek EGEFen kofinantzaketaren berri ematen dituzten lerroaldeak izan beharko dituzte.

5. Laguntza hau onartzeak berarekin dakar Nafarroako Gobernuari baimena ematea bere web-orrian eduki hau argitaratzeko:

“Enpresa onuradunek badakite Europako funtsek kofinantzatzen dutela jarduketa hau, eta konpromisoa hartzen dute horren berri emateko hirugarrenen edo herritarren aurrean jarduketari buruz egiten dituzten aipamen guztietan. Enpresek uste dute halako laguntzak garrantzitsuak direla haientzat, eta horregatik oso balorazio ona dute EGEFen ekarpenari buruz, Europar Batasunaren kohesio politikaren funts nagusia den aldetik, haien lana sustatzen baitu eta, horren ondorioz, herrialde honen eta Espainia osoaren hazkunde ekonomikoa eta enplegu sorkuntza ere bai.”

Honako hau da laguntza horiei aplikatu beharreko araudia, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren bidezko kofinantzaketari dagokionez:

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1303/2013 (EB) Erregelamendua, 2013ko abenduaren 17koa, Europako Egitura eta Inbertsio Funtsei buruzko xedapen komunak ezartzen dituena.

–Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1301/2013 (EB) Erregelamendua, abenduaren 17koa, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari buruzkoa.

–Batzordearen otsailaren 25eko 288/2014 Betearazpen Erregelamendua, 1303/2013 Erregelamendua betearazteko modalitateak ezartzen dituena.

–Batzordearen martxoaren 3ko 480/2014 (EB) Erregelamendu Delegatua, 1303/2014 Erregelamendua osatzen duena.

15. oinarria.–Onuradunen gardentasun betebeharrak.

Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunen gardentasun betebeharrak arautzen dituen 59/2013 Foru Dekretuaren 2. artikuluan aipatzen diren entitateek Gardentasunari eta Gobernu Irekiari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritako gardentasun betebeharrak bete beharko dituzte, Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzak jasotzen badituzte eta bi inguruabar hauek gertatzen badira:

a) Emandako diru-laguntza 20.000 eurotik gorakoa izatea urtean.

b) Emandako diru-laguntza entitate onuradunaren negozio-zifraren edo urteko aurrekontuaren %20tik gorakoa izatea.

Aurreko idatz-zatian ezarritako mugak gainditzen ote diren jakiteko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo haren erakunde publikoek urte naturalean emandako diru-laguntza guztien kopuruak batuko dira. Urte batean baino gehiagotan ordaintzen diren diru-laguntzen kasuan, aurrekontuko ekitaldi bakoitzean emandako kopurua hartuko da kontuan ondorio horietarako, ez guztizko batura. Erreferentziako negozio-zifra edo urteko aurrekontua honako hauen arteko txikiena izanen da:

a) Aurreko urteko negozio-zifra edo aurrekontu exekutatua.

b) Hala badagokio, negozio-zifra, edo diru-laguntza ematen den ekitaldian entitatearen organo eskudunak onartutako aurrekontua.

Aipatu diren inguruabarrak gertatzeagatik gardentasun betebeharrak dituzten entitate onuradunek jarraian adierazten den informazioa eman beharko dute:

a) Entitatearen gobernu, administrazio eta zuzendaritza organoen osaera.

b) Organo horiek osatzen dituzten kargudunen zerrenda.

c) Entitateak aurreko urtean kargudun bakoitzari ordaindutako ordainsari gordinak eta gainerako diru konpentsazioak, kontzeptuz kontzeptu. Sortu berriak diren entitateen kasuan, informazioa haien aurrekontuetan edo plan ekonomiko-finantzarioan jasotakoa izanen da.

d) Kargudun bakoitzak gobernuko, administrazioko eta zuzendaritzako eginkizunetan duen dedikazioaren araubidea.

e) Entitate onuradunaren urteko azken kontuen kopia bat.

Informazio hori entitate onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bide telematikoak erabiliz, eta diru-laguntza kudeatzen duen administrazio unitateari bidaliko zaio. Informazioa bidaltzeko epea hilabetekoa izanen da, diru-laguntza ematen duen ebazpena jakinarazten edo, hala bada, argitaratzen den egunetik hasita.

Informazio hori urtebetez egonen da aztergai Nafarroako Gobernu Irekiaren Atarian argitaratzen denetik hasita, eta gehienez 15 hilabetez utziko da bertan, informazioa kudeatzen duen organoan sartzen den egunetik hasita. Epe hori igarota, informazioa argitaratzeko ardura duen unitateak ofizioz kenduko du. Hala egin ezean, entitate onuradunak kentzeko eskatzen ahalko du, eta gehienez ere hilabeteko epean kendu beharko da, eskaera egiten denetik hasita.

Entitateak gardentasun betebeharra bete behar ez badu, aurreikusitako inguruabarrak gertatzen ez direlako, horren gaineko aitorpena aurkeztu beharko du.

Entitateak ekitaldi berean diru-laguntza bat baino gehiago jasotzen baditu, ez du informazioa errepikatu beharko diru-laguntza bakoitzerako, salbu eta hasieran eman zituen datuak aldatzen badira.

Onuradunak informazioa emateko betebeharrak ez betetzeak ekar ditzakeen zehapenak galarazi gabe, ez-betetze kasuetan, onartutako diru-laguntza ordaindu gabe utziko da, aurrerakinak barne, eta, hala badagokio, kobratutako zenbatekoak itzuli beharko dira, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 35.1.c) artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: F1603601