69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Aldaketa, Enplegu sozial babestuko ibai eta mintegi lanetarako
1. mailako ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratazioaren bitartez betetzeko izangaien zerrenda osatzeko deialdian

Giza baliabideen jarduneko zuzendariak 2015eko abenduaren 24an eman ebazpenaren bitartez, deialdia onetsi zen izangaien zerrenda osatzeko Enplegu sozial babestuko ibai eta mintegi lanetarako 1. mailako ofizialaren lanpostua aldi baterako kontratazioaren bitartez betetzeko.

Deialdi horren aurka gora jotzeko errekurtso bi aurkeztu dira eta horiek baietsi ondotik, Natur eta paisaia baliabideak kudeatzeko eta antolatzeko goi mailako titulua onartzen da eta epe berria irekitzen, 7 egun naturalekoa, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, titulazio hori izan eta deialdiko gainerako baldintzak betetzen dituztenek, Udalaren www.pamplona.es webgunean baitago, aurkezteko aukera izan dezaten.

Deialdi honen aldaketaren eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, ondoko errekurtsoetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 6an.–Giza Baliabideen zuzendaria, Iñigo Anaut Peña.

Iragarkiaren kodea: L1604162