69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

97/2016 EBAZPENA, martxoaren 31koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko Gaitasun Artistikoaren 2016ko Probarako deialdia egiten duena.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 52. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen maiatzaren 4ko 596/2007 Errege Dekretuaren 14.2 artikuluak, eta Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakaskuntzaren erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuek xedatzen dutenaren arabera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko, kasuan kasuko ikasketak aprobetxamenduz egiteko behar adina gaitasun eta ezagutza artistikoa frogatzeko proba berariazkoa gainditu beharko da, sartzeko baldintzak betetzeaz gain.

Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzak emandako aldeko txostena ikusita, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen erdi eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beharrezkoa den Gaitasun Artistikoaren 2016ko Probarako deialdia egitea, I. eranskinean ageri diren oinarrien arabera.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Deialdi honen kontra, bere eranskinen kontra eta haien aplikazio egintzen kontra, epaimahaiak hartutakoak izan ezik, zilegi izanen da gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Hezkuntza kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Lanbide Heziketaren Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza, Antolamendu eta Garapenerako Atalera, Argibide eta Agiri Bulegora, Eskolatze Bulegora eta eta Iruñeko eta Corellako arte eskoletara igortzea.

Iruñean, 2016ko martxoaren 31n.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

1. eranskina

Oinarriak

1. Honako hauek ez dute erdi edo goi mailan sartzeko Gaitasun Artistikoaren Proba egin beharrik izanen:

a) Proba hori, dagokiona, aurreko deialdiren batean gainditu dutenek.

b) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulua edo baliokidetzat jotzen den titulua dutenek.

c) Arte Batxilergoaren edo Arte Batxilergo Esperimentalaren titulua dutenek.

d) Arte Plastikoetako goi mailako titulua eta Diseinuko goi mailako titulua dutenek, beren espezialitateetan, edo baliokidetzat jotzen diren tituluak.

e) Kultur Ondasunak Zaindu eta Zaharberritzeko goi mailako titulua dutenek, beren espezialitateetan.

f) Honako titulu hauetariko bat dutenek: Arte Ederretako lizentzia, Arkitektura edo Industri Diseinuko Ingeniaritza Teknikoa, edo horien baliokide bat.

g) Zein heziketa ziklotan sartu nahi den, haren lanbide gaitasunekin zuzenean lotutako lan esperientzia, urtebetekoa gutxienez, frogatzen dutenek. Honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte:

Laneko esperientzia lortu duten enpresaren ziurtagiria, datu hauekin: kontratuaren iraupena, egindako lana eta zenbat denbora egin duten lan horretan. Beren kontura lan egiten duten langileak izanez gero, tributudunen zentsuan izena emanak daudela frogatzea.

h) “Arteak” modalitateko goi mailako heziketa zikloetan sartzeko proba gainditu dutenek.

2. Honako hauek ez dute erdi mailan sartzeko Gaitasun Artistikoaren Proba egin beharrik izanen:

a) Arte Plastikoetako eta Diseinuko teknikari titulu bat dutenek.

b) Uztailaren 24ko 2127/1963 Dekretuak ezarritako ikasketa planen Arte Aplikatuen eta Lanbide Artistikoen kurtso komunak gainditu dituztenek; arte ikastetxeetako esperientzien erregulazioari buruzko martxoaren 28ko 799/1984 Errege Dekretuaren babesean ezarritako izaera esperimentaleko kurtsoak, bai eta ikastetxeetan hezkuntza arloko esperimentazioa egiteko arau orokorrak ezartzen dituen maiatzaren 9ko 942/1986 Errege Dekretuan ezarritakoak ere gainditu dituztenek.

Inskripzioa

3. Eskabidea 2. eranskinean ageri den eredu normalizatuaren arabera aurkeztu beharko da.

–Lehendabiziko deialdia. Iruñeko edo Corellako arte eskoletan, 2016ko maiatzaren 9tik 13ra bitarte, biak barne.

–Bigarren deialdia. Iruñeko edo Corellako arte eskoletan, 2016ko irailaren 1etik 2ra bitarte, biak barne.

4. Onartuen behin-behineko eta behin betiko zerrendak arte eskoletan argitaratuko dira, proba egin aurretik behar besteko denborarekin.

Epaimahaiak

5. Epaimahai bat eratuko da arte eskola bakoitzean. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendaritzak izendatutakoa izanen da eta honako hauek osatuko dute: epaimahaiburuak, idazkariak eta bi mahaikidek. Horiek 2015-2016 ikasturtean Iruñeko edo Corellako arte eskoletan edozein irakasle kidegotan aritzen diren irakasleak izanen dira.

6. Epaimahaiaren eginkizunak hauek izanen dira:

a) Gaitasun Artistikoaren Proba egin eta ebaluatzeko prozesua antolatzea, zuzen egin dadila begiratzea eta prozesuko aktak egitea.

b) Probako ariketak egitea.

c) Onartu diren izangaien behin-behineko eta behin betiko aktak argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.

d) Proban egotea eta zuzen egiten dela ziurtatzea.

e) Izangaien nortasuna egiaztatzea.

f) Probako ariketak zuzendu eta kalifikatzea.

g) Emaitzen aktak egin eta argitaratzea eta haien aurka jartzen diren erreklamazioak ebaztea.

e) atalari dagokionez, agiriak aztertzean, izangairen baten nortasunaren inguruan zalantzarik izanez gero, kasuan kasuko epaimahaiak baimena emanen dio pertsona horri probak egiteko. Proba bukatuta, epaimahaiak eskatuko dio bere nortasuna inolako zalantzarik gabe froga dezala, egokien deritzon prozeduraren bidez. Egiaztatu ezik, ulertuko da ez duela proba egin.

7. Bi deialdietan ariko diren epaimahaiak 2016ko maiatzean eratuko dira.

8. Epaimahaiburuek zilegi izanen dute behar diren laguntzaileak proposatzea, izena eman duten izangaien kopuruaren arabera. Lanbide Heziketaren Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu.

Laguntzaile horiek kasuan kasuko arte eskolan ari diren irakasleak izanen dira.

Hauek izanen dira laguntzaileen eginkizunak:

–Ikasgelak antolatzea.

–Probarako ereduak prestatzea.

–Probara joan eta kontrolatzea.

–Izangaien nortasuna egiaztatzea.

9. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide irakaskuntzak ematen dituzten arte eskolen antolaketa eta jarduna 2015-2016 ikasturtean arautzeko jarraibideak onesten dituen Hezkuntzaren, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren uztailaren 23ko 368/2015 Ebazpenean xedatzen den moduan, Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloak egiteko behar den Gaitasun Artistikoaren Proba ebaluatzeko epaimahaietan parte hartzeko prest izan behar dute eskola horietako irakasleek; bertan parte hartzen duten epaimahaietako kideei eta aholkulariei diru konpentsazioak emanen zaizkie, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 22ko 84/2016 Ebazpenean ezarritakoarekin bat.

Proba egiteko lekua, eguna eta ordua

10. Izena eman den arte eskolan eginen da Lehendabiziko deialdiko Gaitasun Artistikoaren Proba.

–Erdi mailakoa: 2016ko maiatzaren 23an.

–Goi mailakoa: 2016ko maiatzaren 24an.

Ordutegi honen arabera:

–15:30ean: deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.

–16:00etan: proba egitea. Iraupena: 2 ordu.

11. Bigarren deialdiko Gaitasun Artistikoaren Proba, hala erdi mailako zikloetarako nola goi mailako zikloetarako, izena eman den arte eskolan eginen da 2016ko irailaren 5ean, ordutegi honen arabera:

–15:30ean: deia eta izangaien dokumentazioa egiaztatzea.

–16:00etan: proba egitea. Iraupena: 2 ordu.

Probaren emaitzak eta erreklamazioak

12. Lehen deialdiko Gaitasun Artistikoaren Probaren emaitzak proba egiten den ikastetxean eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxa honetan argitaratuko dira:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3108/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno

–Erdi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba: behin-behineko emaitzak 2016ko maiatzaren 27an, eta behin betikoak 2016ko ekainaren 1ean, 14. oinarrian aipatutako erreklamazio aldia bukaturik.

–Goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba: behin-behineko emaitzak 2016ko maiatzaren 30ean, eta behin betikoak 2016ko ekainaren 2an, 14. oinarrian aipatutako erreklamazio aldia bukaturik.

13. Bigarren deialdiko behin-behineko emaitzak proba egiten den ikastetxean eta Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoko fitxan (http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/3108/Prueba-de-aptitud-artistica-para-el-acceso-a-ciclos-de-Artes-Plasticas-y-Diseno) argitaratuko dira, 2016ko irailaren 6an, eta behin betiko emaitzak, berriz, hurrengo oinarrian adierazitako erreklamazioak aurkezteko epea iragan ondoren, 2016ko irailaren 8an, goizeko 09:00ak baino lehen.

14. Erreklamazioak mahaiburuari igorritako idazkiaren bidez aurkeztuko dira, proba egiten den ikastetxe berean:

–Lehen deialdian: behin-behineko emaitzak argitaratu eta bi eguneko epean.

–Bigarren deialdian: 2016ko irailaren 7ko 14:00ak baino lehenago.

15. Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan, epaimahaia bilduko da horiek aztertu eta ebazteko. Behin betiko akta jendaurrean jartzea izanen da epaimahaiak horien gainean hartutako ebazpena jakinarazteko prozedura.

16. Behin betiko aktak jendaurrean jarri ondoren, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute, Hezkuntzako zuzendari nagusiari zuzendua, emaitzen behin betiko aktak argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Egiaztapena

17. Gaitasun Artistikoaren Proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi mailako heziketa ziklo guztietarako.

18. Goi mailako Gaitasun Artistikoaren Proba gaindituz gero, horrek balioa izanen du Arte Plastikoetako eta Diseinuko erdi eta goi mailako heziketa ziklo guztietarako.

19. Arte eskolako zuzendariak, 3. eta 4. eranskinetan agertzen diren eredu normalizatuak erabiliz, ziurtagiria eginen die proba gainditzen duten izangaiei, “Gai” direla adieraziz eta lortutako zenbakizko kalifikazioa aipatuta, dezimal batekin.

Edukia, garapena eta ebaluazio-irizpideak

20. Gaitasun Artistikoaren Probak, hala erdi mailakoa nola goi mailakoa, ariketa hauek izanen ditu: galde-sorta bati erantzutea, hainbat irudi komentatzea eta garapen grafikoak egitea, bai zuri-beltzean bai koloretan. Erdi mailako ariketak eta goi mailakoak ezberdinak izanen dira.

Honako hauek baloratuko dira: zorroztasun kontzeptuala, sormena, berariazko trebetasun eta abileziak, behatu eta hautemateko gaitasunak eta arte plastiko eta diseinurako gaitasuna.

21. Probaren kalifikazioa ariketa guztien batuketa izanen da, 0 puntutik 10 puntura bitarte. Proba gainditzeko, azken kalifikazioa 5 puntukoa edo hortik gorakoa izan beharko da.

22. Proba honen emaitza “Gai” edo “Ez-gai” izanen da, eta 0tik 10era bitarteko zenbakizko kalifikazioa ere adieraziko da, dezimal batekin.

23. Ikastetxeek argibideak emanen dizkiete Gaitasun Artistikoaren Proba egiteko izena ematen dutenei, edukiak eta garapena ezagut ditzaten.

2. eranskina

Gaitasun artistikoaren proba - izena emateko eskaera - 2016 urtea

PDF formatuko artxiboa.

3. eranskina

Gaitasun artistikoaren probaren ziurtagiria - Erdi maila

PDF formatuko artxiboa.

4. eranskina

Gaitasun artistikoaren probaren ziurtagiria - Goi maila

PDF formatuko artxiboa.

Iragarkiaren kodea: F1603819