69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

89/2016 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko deialdia arautzen duena, Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeentzat, 2016-2017 ikasturterako.

OMEko Europako Eskualde Bulegoak, Europar Batasuneko Batzordeak eta Europako Kontseiluak sustatu dute osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapen proiektuak garatzen dituzten Europako ikastetxeak biltzeko sare bat osatzeko proiektua. Horren helburua ikastetxe osasungarriak lortzea da, hezkuntzako komunitate osoari bizimodu osasungarriak izaten laguntzeko, osasuna sustatzeko giroan.

Hezkuntza Departamentuak eta Osasun Departamentuak, 1994an, lankidetzarako esparru hitzarmen bat sinatu zuten, eskolaren eremuan Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko, eta sinadura haren ondorioz garatzen ari da aipatu den proiektua Nafarroako Foru Komunitatean. Urte hartan sinatutako proiektuaren lehentasunezko xedea zen “ikastetxeei Osasuna Sustatzen duten Eskolen zeregina betetzen laguntzea, Osasunaren Mundu Erakundeak, UNESCOk eta nazioarteko beste erakunde batzuek bultzatutako ildoan”.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak SHE sarean sartzeko deialdia arautzen duten urteko deialdien bidez eratzen joan da Osasuna Sustatzen duten Eskolen Nafarroako Sarea.

Nafarroako Foru Komunitatean komeni da Osasunerako Eskolen Europako Sarea (SHE sarea) bultzatzea. Horrek Hezkuntza Departamentua behartzen du deialdi publiko bat egitera, sare horretan sartzeko interesa duten ikastetxeek erabaki hori hartu ahal izateko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko diru-laguntzaren deialdia onestea.

2. Diru-laguntza emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen eranskinean jaso dira.

3. 11.000 euroko gehieneko gastua baimentzea, ikastetxe publikoetan osasunaren hezkuntza eta sustapen jarduketak garatzeko, 2016ko aurrekontuko “Prestakuntza programak” izeneko 427002 42730 2269 321102 kontu-sailaren kargura.

4. 4.250 euroko gehieneko gastua baimentzea, ikastetxe itunduetan osasunaren hezkuntza eta sustapen jarduketak garatzeko, 2016ko aurrekontuko “Prestakuntza programak ikastetxe itunduetan” izeneko 427002 42730 4811 321100 kontu-sailaren kargura.

5. Ebazpen hau eta dagozkion eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau eta eranskinak Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuari, Prestakuntza Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Argibide eta Agiri Bulegoari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dute eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, honako hau argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 22an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Estebe Petrizan Iriarte.

I. ERANSKINA

Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE sarea)
sartzeko deialdiaren oinarriak, 2016-2017 ikasturterako

Lehendabizikoa.–Deialdiaren xedea.

Nafarroako Foru Komunitateko unibertsitatez kanpoko ikastetxeei dei egiten zaie, Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko proiektuak aurkez ditzaten, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE sarea) sartzeko, 2016-2017 ikasturterako.

Bigarrena.–Proiektuek bete beharreko baldintzak.

Ikastetxe bat SHE sarean sartzeko proposa dadin, osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapena garatzeko proiektu bat aurkeztu behar du, eta baldintza hauek bete behar ditu:

a) SHE sarea bultzatzen duten erakundeek gomendatutako printzipio orokorrak kontuan hartzea:

–Ikastetxearen urteko programazio orokorrean eta programazio didaktikoetan Osasun-hezkuntzaren edukiak sartzea zeharka, adibidez, elikadura, ariketa fisikoa egin beharra, gorputz eta postura higienea, segurtasuna eta istripuen prebentzioa, droga-mendekotasunen prebentzioa, afektibitate eta sexu hezkuntza, emozio osasuna eta abar.

–Bizimodu osasungarriak eta oreka fisiko, psikologiko eta soziala izaten laguntzen duten ohiturak, jarrerak eta balioak sortzea.

–Haurren gaitasuna handitzea, beren osasunaren inguruan egokienak diren erabakiak har ditzaten.

–Ikastetxearen ingurune fisikoa hobetzea, ingurumenari lotutako neurriak eta osasun eta segurtasun arloetako neurriak hartuz, neurri horiek betetzen diren begiratuz eta kudeatze egitura egokiak ezarriz, behar baldin badira.

–Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxeen, inguruko zentro soziosanitarioen, familien eta komunitatearen artean lankidetza harremanak ezartzea, osasun-hezkuntzarako programa koherenteak presta daitezen.

–Irakasleei osasun kontuetarako funtsezko eginkizunak eman eta Osasun-Hezkuntzan dagokien ardura handitzea, osasuna sustatzeko prestakuntza egokia emanez.

–Osasun zerbitzuek Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko proiektuetan laguntza emateko duten hezkuntza ahalmenaz baliatzea, eta hezkuntza zerbitzuen eta zerbitzu soziosanitarioen erantzukizun partekatua eta lankidetza estua bultzatzea.

–Berdintasuna zeharka sartzea ohitura osasungarrien ikaskuntzan, eta zainketaren etika berri bat ere sartzea, berdintasunean oinarritutako gaitasun pertsonalak eta harremanetakoak garatzen laguntzeko.

–Egin beharreko ekintzen artean kontuan izatea laneko osasunari eta ikastetxean arriskuei aurrea hartzeari buruzko alderdiak.

Ikastetxeek beste irizpideren bat sartzen ahalko dute beren hezkuntza proiektuan jasotako berariazko beharrei edo osasun arloko lehentasunei buruz.

b) Lanerako plan bat jasotzea, III. eranskinaren araberakoa, hiru urtean garatzeko.

c) Eskola Kontseiluak eta ikastetxeko irakasleen klaustroak onetsia izatea, eta proiektuko jarduketetan irakasleen eta ikasleen %25 gutxienez inplikatuko dela agertzea.

d) Familiek, osasun etxeetako profesionalek, inguruko gizarte zerbitzuek eta toki entitateen ordezkaritzak parte hartzeko ekintzak zehaztea.

Hirugarrena.–Sarea osatzen duten ikastetxeen konpromisoak.

Osasunerako Eskolen Europako Sarean sartzeko proposatzen diren ikastetxeek ondokoetarako konpromisoa hartuko dute:

a) Eskola osasungarriko proiektu bat garatzea hiru urtean, gutxienez.

b) Ikastetxeko Osasun Batzordea eratzea, kide hauekin: irakasleak, ikasleak, familiak, ikastetxeko irakaskuntzaz kanpoko langileak eta osasun etxeen eta tokiko erakundeen ordezkariak.

Batzorde horren zereginak izanen dira proiektua dinamizatzea, hezkuntza komunitatearen ahalik eta parte-hartze handiena lortzea, emaitzak ebaluatzea eta hobekuntzak proposatzea.

Zuzendaritza taldeak pertsona bat izendatuko du proiektua eta batzordea koordinatzeko, eta pertsona hori ikastetxeko irakasle bat izanen da.

Ikastetxeak ordu erabilgarririk izanez gero, ikastetxean proiektua koordinatzen duen arduradunari bi ordu osagarri bitarte kontatzen ahalko zaizkio bere zereginetarako.

c) Azaroaren 15a baino lehen hurrengo ikasturterako lan proiektua aurkeztu beharko da, proiektuan parte hartuko duten irakasleen zerrendarekin batera (ikusi IV. eranskina).

Era berean, ikasturte bakoitzaren uztailaren 6a baino lehen, urteko txostena aurkeztea Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuan. Txosten horri esker, amaitzen den ikasturtean egindakoaren memoria jakinaraziko da. (ikusi V. eranskina).

Baldintza horiek bete ezean, SHE saretik baztertuko da.

d) Hiru urteak bukatutakoan, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuan bukaerako memoria aurkeztu beharko da (ikus VI. eranskina), aplikazioko aldi osoan lortu diren helburuak ebaluatzeko.

e) Sarearen barnean berariaz garatzen diren prestakuntza eta jarraipeneko jardueretan parte hartzea.

Laugarrena.–Sareari laguntza eman eta jarraipena egitea.

SHE sareko eskolek laguntza hauek izanen dituzte: Osasunerako Batzorde Teknikoaren aholkularitza eta jarraipena; baliabideak eta material didaktikoak; prestakuntzarako berariazko jardueren eskaintza, ikastetxeko irakasleek osasun-hezkuntzaren arloan prestakuntza izan dezaten; sareko eskolek esperientzien jarraipen eta trukerako urtero egiten dituzten topaketen deialdia; jardueretarako diru-laguntzak; eta Osasuna Sustatzen duen Eskola gisa egiaztatzea, proiektuaren hirugarren urtea bukatutakoan eta Batzorde Teknikoak aldeko txostena eman ondoren.

Osasuna Sustatzen duen Eskolaren egiaztagiria lortu ondoren, ikastetxeek SHE sarearen kide izaten jarraitzen ahalko dute, baldin eta hirugarren oinarriko b), c) eta e) ataletan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bosgarrena.–Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

Ikastetxe eskatzaileek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

–Eskaera orria, II. eranskinaren araberakoa, eta, horrekin batera, Klaustroak eta Eskola Kontseiluak parte-hartzea onetsi dutela eta ikastetxeko osasun batzordea eratu dela azaltzen duten aktak.

–Osasun-hezkuntza eta Osasunaren Sustapena garatzeko proiektua, hiru urterako, aurreko oinarrietan aipatutako betebeharrak biltzen dituena, III. eranskinaren arabera.

Seigarrena.–Eskaerak aurkeztea.

Osasunerako Eskolen Europako Nafar Sarean sartu nahi duten ikastetxeek deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita hamar egun naturaleko epean aurkeztu beharko dute eskaera.

Eskaerak Hezkuntza Departamentuko Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritako edozein bulegotan, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez, ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan ezarri bezala. Hezkuntza Departamentuko Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko Prestakuntza Atalari zuzenduko zaizkio eskaerak.

Ikastetxe eskatzaileek eskaera posta-bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian aurkeztuko dute, postako langileek data eta zigilua jar ditzaten, ziurtatu aurretik.

Zazpigarrena.–Ikastetxeak hautatzea.

SHE sarearen Batzorde Teknikoak eginen du proiektuen balorazioa, VII. eranskineko irizpideak aplikatuz.

Osasun Publikoaren Institutuko Osasuna Sustatzeko Ataleko 5 teknikarik eta Hezkuntza Departamentuko Prestakuntza Ataleko 2 teknikarik osatuko dute osasuna sustatzen duten eskolen sarearen Batzorde Tekniko hori.

Hezkuntzako zuzendari nagusiak, Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendariaren proposamena ikusita eta SHE sarearen Batzorde Teknikoak prestatutako txostena ikusita, ebazpen bat emanen du, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE) parte hartuko duten Nafarroako ikastetxeen zerrenda onesteko, aurreko deialdietan sartu diren gainerako ikastetxeekin batera. Egun sarean sartuta dauden ikastetxeen zerrenda deialdi honen VIII. eranskinean heldu da.

Deialdi honen ebazpen berak gehienez 375 euroko laguntza xedatuko du, Osasunerako Eskolen Europako Sarean (SHE) parte hartzen duten Nafarroako ikastetxe bakoitzarentzat, haien proiektuak gara ditzaten.

Osasun-hezkuntza eta osasunaren sustapen proiektuetan egindako gastuak justifikatzen dituzten fakturak betiere 2016ko azaroaren 15a baino lehen aurkeztu ondoren ordainduko da laguntza.

Zortzigarrena.–Parte hartzen duten irakasleen egiaztapena.

SHE sareko Batzorde Teknikoak proposaturik, eta urteko txostena ontzat jotzen bada (txosten horretan proiektuan parte hartu duten irakasleen zerrenda agertuko da), ikastetxe bakoitzeko Osasuna Sustatzen duen Eskolaren lan taldean parte hartu duten irakasleei 2016-2017 ikasturtean hezkuntza berritzeko proiektuan esku-hartzearen ziurtagiria emanen zaie, gehienez 35 orduz, egindako lana aintzat har dadin. Proiektua koordinatzeko ardura duen pertsonaren lana aintzat hartuko da: berrikuntza proiektuko 50 orduko partaidetza, gehienez ere.

Bederatzigarrena.–Argitalpena eta zabalkundea.

Aukeratutako lanak argitaratzen ahalko ditu Hezkuntza Departamentuak. Argitalpenean memoria osoa edo zati bat ager daiteke. Ekimen horiek, bestalde, egoki iruditzen zaizkion beste bide batzuen bitartez zabal ditzake, baita Interneten ere, baina horrelakoetan beti memoriaren egileak nor diren aipatu beharko du. Deialdian parte hartzeak proiektuaren lehenbiziko argitalpena egiteko behar diren eskubideak lagatzea dakar berarekin. Oso-osorik argitaratzen ez bada, egileei baimena eskatuko zaie.

II. ERANSKINA

Osasunerako Eskolen Europako Nafar Sarea (SHE sarea): Parte hartzeko eskaera (PDF).

III. ERANSKINA

Hiru urteko proiektuaren lan plana prestatzeko gidoia

1. Aukeratu den proiektuaren justifikazioa.

2. Testuinguruaren azterketa.

3. Lehentasunak ezartzea.

4. Helburuak.

5. Familien, osasun etxeetako profesionalen, gizarte zerbitzuen eta toki entitateen ordezkarien parte hartzea.

6. Jarduerak.

7. Metodologia.

8. Tenporalizazioa.

9. Ebaluatzeko irizpide eta prozedurak.

10. Aurreikusiriko antolamendu mota eta funtzionamendua.

IV. ERANSKINA

Ikasturteko lan plana prestatzeko gidoia

1. Proiektuaren izenburua.

2. Helburuak.

3. Proiektuaren edukiak.

4. Zer ikaslerentzat den.

5. Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea.

6. Proiektuaren faseak eta epeak.

7. Aurreikusitako prestakuntza jarduerak.

8. Taldeko partaideak.

9. Proiektu berriaren azalpen laburra.

V. ERANSKINA

Ikasturte bakoitzean egindako lanaren memoria prestatzeko gidoia

1. Proiektuaren datu orokorrak: izenburua, helburuak, edukia eta zein ikaslerentzat den.

2. Ikastetxearen antolamendua osasun-hezkuntzarako eta osasunaren sustapenerako proiektua garatzeko.

3. Egindako jarduerak. Hasiera bateko asmo eta epeak noraino bete diren.

4. Baliabide materialak eta giza baliabideak. Proiektuan esku hartu duten irakasleen zerrenda.

5. Proiektuaren ebaluazioa eta hark behar dituen doiketak.

VI. ERANSKINA

Proiektuaren bukaerako memoria prestatzeko gidoia

1. Proiektua garatu deneko egoeraren ezaugarri orokorrak eta kasuan kasukoak.

2. Proiektuko helburuak betetzea:

–Hasiera batean proposatuak.

–Proiektua bukatzean lortuak.

3. Proiektuko partaideak: irakasleak. Osasun arlokoak. Hezkuntza komunitatekoak (ikasleen gurasoen elkarteak, etab.). Erakundeak.

4. Egindako jarduerak.

5. Proiektuan egindako aldaketak hura gauzatu bitartean:

–Helburuak.

–Edukiak.

–Jarduerak.

–Metodologia.

–Baliabideak.

–Ebaluazioa.

–Beste batzuk.

6. Ondorioak: proiektuan lortutakoa, emaitzak eta aurrera egiteko aukerak, eta zabalkundea.

7. Prestatutako materialak.

VII. ERANSKINA

Balorazio irizpideak

Proiektuan ondoko alderdi hauek azaldu beharko dira, proiektua bera eta irakasle parte-hartzaileen orduen ziurtapena baloratzeko oinarrizko alderdiak izanen baitira:

1. Ikastetxeko osasun beharren eta testuinguruaren analisia egokia ote den.

2. Nolako ikastetxea den eta zer aukera dauden baliabideak erabiltzeko.

3. Proposatutako helburuen zehaztapena eta bideragarritasuna. Atzemandako osasun beharrekin koherentzia izatea.

4. Hautatutako edukien eta proposatutako jardueren zehaztapena eta koherentzia.

5. Metodologia berritzailea.

6. Hezkuntza komunitatearen parte-hartzea sustatzea.

7. Prozesuaren ebaluazioaren deskribapena.

8. Proiektua eremu bereko ikastetxeetan koordinatzea.

9. Beste ikastetxe batzuetan aplikatzeko izan dezakeen interesa.

VIII. ERANSKINA

Osasunerako Eskolen Europako Nafar Sarea (SHE sarea)
osatzen duten ikastetxeak eta haien hasierako proiektuaren izenburua

–Ribera del Arga BHI, Azkoiengoa. “Educación y Promoción de la Salud”.

–Marqués de Villena BHI, Martzillakoa. “Promoción de la Salud”.

–María Inmaculada LH, Iruñekoa. “Escuela Saludable”.

–Ega BHI, San Adriangoa. “Alimentación Saludable”.

–Iturrama HLHIP, Iruñekoa. “Prevención de la obesidad infantil”.

–Navarro Villoslada BHI, Iruñekoa. “Bienestar y salud emocional”.

–Cuatrovientos MIT, Iruñekoa. “Consumo responsable”.

–Joaquín Romera DBHI, Mendabiakoa. “Actividades educativas para la Promoción de la Salud”.

–El Molino HBI, Iruñekoa. “Educación para la salud por la calidad de vida de las personas con discapacidad”.

–Angel Martínez Baigorri HLHIP, Lodosakoa. “Desarrollo de actitudes saludables, capacidad de toma de decisiones y resolución positiva de conflictos”.

–Virgen de la Cerca HLHIP, Andosillakoa. “Aprendiendo a relacionarnos”.

–Pitillasko HLHIP. “Una red de Salud”.

–Toki-Ona BHI, Berakoa. Toki Ona. “SHE”.

–Isterria HBI, Iberokoa. “Educación para la salud”.

–Monte San Julián HLHIP, Tuterakoa. “Convivir saludablemente”.

–Azpilagaña HLHIP, Iruñekoa. “Red de Escuelas Saludables”.

–Andrés Muñoz Garde HBIP, Iruñekoa. “La educación afectivo-sexual de las personas con discapacidad psíquica”.

–Calasanz Escolapios ikastetxea, Iruñekoa. “Educación para una vida saludable”.

–Padre Moret-Irubide BHI, Iruñekoa. “Promoviendo la salud”.

–Pedro de Atarrabia DBHI, Atarrabiakoa. “Integración en la red de Escuelas para la Salud en Europa. Pedro de Atarrabia: Centro Saludable”.

–Julián Gayarre HLHIP, Erronkarikoa. “Osasunerako Eskolen Europako Sarea”.

–Compañía de María ikastetxea, Tuterakoa. “Hábitos saludables en educación primaria”.

–Elortzibar DBHI, Noaingoa. “Entorno saludable”.

–Alfonso X El Sabio HLHIP, San Adriangoa. “La Estrella de Salud”.

–Nafarroako Eskola Politeknikoa. “Formando agentes de salud”.

–Cerro de la Cruz DBHI, Corteskoa. “Mordiscos de salud”.

–Hijas de Jesús ikastetxea, Iruñekoa. “El juego: un eje conductor hacia la salud”.

–Hegoalde Ikastola, Iruñekoa. “Osasuntsu Hezi Osasuntsu Bizi”.

–Camino de Viana DBHI/Ricardo Campano IP, Vianakoak. “Hacia una escuela Saludable”.

–San Bartolomé IP, Ribaforadakoa. “Aprendemos a cuidarnos”.

–Pablo Sarasate BHI, Lodosakoa. “Saluda la vida con una vida saludable”.

–Escuelas Pías ikastetxea, Tafallakoa. “Hacia una escuela saludable”.

–Irain IP, Lesakakoa. “Osasun integralerako proiektua”.

–La Milagrosa ikastetxea, Lodosakoa. “Educación y promoción de la salud”.

–Ermitaberri HLHIP, Burlatakoa. “Ermitaberri Osasuntsu”

–Marqués de la Real Defensa HLHIP, Tafallakoa. “Trabajando en Red por la Salud.

–La Compasión ikastetxea, Iruñekoa. “Promoviendo hábitos de vida saludable”.

–Torre Monreal HBI, Tuterakoa. “Creando una escuela saludable”.

–Sierra de Leyre BHI, Zangozakoa. “Potenciación de la salud y el bienestar emocional”.

Iragarkiaren kodea: F1603770