69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO INSTRUKZIOKO 3. EPAITEGIA

547/2016 judizioa, delitu arin baten gainekoa

Elena Recio Sánchez andrea, Iruñeko Instrukzioko 3. Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua.

Aditzera ematen du: delitu arin bat dela-eta epaitegi honetan bideratu den 7710/2015 falta-judizioan ebazpena eman da eta horren bidez erabaki da David Jiménez Rodrigori zitazioa egitea 2016ko apirilaren 14ko 11:50ean ager dadin 302. judizio-aretoan (3. solairua), aipatu prozeduran eginen den ahozko judizioan alderdi gisa parte hartzeko.

Ohartarazten zaio agertzen ez bada eta ez agertzeko bidezko arrazoirik alegatzen ez badu, zuzenbidean zehaztutako kaltea izanen duela.

Eta jasota gera dadin eta David Jiménez Rodrigori zitazioa egiteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Justizia Administrazioaren letradua, Elena Recio Sánchez.

Iragarkiaren kodea: J1604285