69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Aldaketa Leozko Udalaren 2016ko plantilla organikoan
Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2016ko martxoaren 30ean egin bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen 2016rako aldaketa Udalaren plantilla organikoan.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, plantilla organikoan hasiera batean onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, aitzinetik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko ediktuen oholean argitaratuta, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, espedientea behin betikoz onetsitzat joko dira, aitzineko paragrafoan aipatu jendaurreko aldia iragandakoan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Leotzen, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Arrate Febrero Vadillo.

Iragarkiaren kodea: L1603781