69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DONEZTEBE

Autotaxien Erregelamenduko aldaketa. Hasierako onespena

Doneztebeko Udalak, 2016ko martxoaren 29an egindako bilkuran, hasieran batean onetsi zuen Doneztebeko autotaxien zerbitzu publikoari buruzko erregelamenduaren 13. artikulua aldatzea, baita erregelamendu horretan xedapen indargabetzailea sartzea ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, autotaxien zerbitzu publikoari buruzko erregelamenduaren aldaketa behin betiko onetsiko da eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Donezteben, 2016ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Santiago Uterga Labiano.

Iragarkiaren kodea: L1603829