69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Alkatetza beste baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduan xedatutakoaren arabera, honakoa

DEKRETATU DUT:

1. Ziraukiko Udaleko lehen alkateorde M.ª de los Ángeles Rodríguez Bricioren esku uztea esleiturik ditudan eginkizun guztiak, haietan nire ordezko izan dadin, 2016ko apirilaren 4tik 10era, biak barne, Ziraukiko udal mugapetik kanpo naizen bitartean.

2. Honako ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Ziraukiko Herriko Etxeko iragarki oholean ediktuak ikusgai edukitzea; hori guztia, azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatua bete beharrez.

3. Ebazpen hau interesdunari igortzea; ohartarazten zaio, azaroaren 26ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 48. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, delako ordezkapena betetzen ari den bitartean, ezin izanen diola nik emandako eskuordetzak erabiltzeari uko egin, lege beraren 43. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioz.

4. Aipatu Errege Dekretuaren 44.4 artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau Udalbatzari jakinaraztea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Ziraukin, 2016ko martxoaren 29an.–Alkatea, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1603828