69. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 12a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

Aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 99. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 25ean, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu berezia gastuen aurrekontuan:

1.121.682 kontu-saila–“Ziraukiko antzinako olio-errotaren eraikina erostea”, 130.000,00 euroko zenbatekoarekin. Onesten den kreditu bereziak 130.000,00 euro egiten du; diruzaintzako gerakin likidoaren kontura finantzatuko da zenbateko hori.

Ziraukin, 2016ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Victoriano Goldaraz Carmona.

Iragarkiaren kodea: L1603788