2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOBEITI
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga
Berriobeitiko Udalak adierazi du 2016ko apirilaren 28an bukatuko dela trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2016ko zerga (zirkulazioaren gaineko zerga) borondatez ordaintzeko epea.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.
Ordainagiri helbideratuak 2016ko apirilaren 28an kobratuko dira kontuetatik.
Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legearen araberako errekarguak eta korrituak sorraraziko dituzte eta premiamendu bidez kobratuko dira.
Berriobeitin, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Juan María Albizu Andueza.
Iragarkiaren kodea: L1603774